Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

I + D

Diálogos de Cocina

Diálogos de cocina bi urtez behingo nazioarteko kongresua da, 2007an sortua, eta hainbat jakintza arloren artean zubiak eraiki nahi dituena. Behatoki bat da, eta bertan, mundu osoko aditurik onenak elkartzen dira; giro lasai eta atseginean, sorkuntza sinergiak eraiki bidean, hausnarketarako gunea ahalbidetzen dute.

Diálogos de cocina ekimenaren lehen edizioarekin batera, Sukaldeko Paperak (Papeles de cocina) sortu zen, Eurotoquesek argitaratutako aldizkaria, gaurkotasuna duten gaiak, nazioarteko gastronomiako pertsonaiekin egindako elkarrizketak, produktuei buruzko monografikoak, erreportaiak, errezetak edo iritzi artikuluak eskaintzen dituena. Gastronomiaren inguruan gertatzen den guztiaren bilduma da eta Diálogos de cocinan gertatzen dena paperean biltzen du.

2007tik Eurotoquesek (sukaldarien nazioarteko erakunde honek 18 herrialdetako 3.500 sukaldari baino gehiago elkartzen ditu) ekimenaren antolaketan lagundu du. Halaber, 2010ean BCulinary Center atxiki zitzaion proiektu honi, Zientzia Gastronomikoen Fakultatea eta Elikaduraren eta Gastronomiaren Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa.

2015eko edizioa: 'Abangoardiak, etorkizuna aurreratzen'

20013ko edizioa: 'Artisautza perspektiban'

2011ko edizioa: 'Lidergoa, motibazioa eta hazkunde pertsonala'

2009ko edizioa: 'Bost zentzumenekin'

2007ko edizioa: 'Nazioarteko egile sukaldaritza'