Klik argitzeko
Klik itzultzeko
DRAG

Sakatu botoi hauetako bat argitzeko

Egin klik hemen itzultzeko

Erreserbatu
Menua
Erreserbatu
Erreserbatu

Mugatik gure buruak berrasmatzen

Ahoa ez ezik, burua ere ireki

Scroll

Mugaritz bilatzeko eta esploratzeko espazio bat da. Jakin-minak bultzatuta, gastronomiaren muga-mugaraino iritsi nahi dugu.  Jakin-mina ate guztiak irekitzen dituen giltza dela jakitun, beste diziplina batzuetatik elikatzen gara. Zinez uste dugu prozesua xedea bera baino interesgarriagoa dela beti.

ARTISAUTZA (Landare-ehuna)

Gure bokazioa mugimenduan egotea da. Zehaztutako bideetatik at, landan zehar ibiltzen gara, loreak hazten diren tokitik.

Mugaritz es sorpresa

Gastronomiaren logikak zalantzan jartzen dituen esperientzia bat

Sorta (tipulina eta gurina)

Zatoz Mugaritzera baldin eta…

01

Oraindik ere janariarekin jolasten bazara

Janaria esperimentatzeko agertoki gisa ulertzen baldin baduzu.

02

Dena ez dakizula badakizu

Denbora ematen baduzu egiten baina, batik bat, bilatzen.

03

Platera bitartekoa dela uste baduzu, ez xedea

Ideiak, emozioak eta oroitzapenak ere izan nahi badituzu hornigai.

04

Aurreiritziek zure begirada mugatzen dutela badakizu

Elkarrizketara irekita bazaude, edozer gauza jan eta edozer gauzari buruz hitz egin daitekeela uste baduzu.

05

Izan zinelako bazara

Ondo egin zenuen horren ondorio bazara eta, batez ere, ondo egin ez zenuen horrena.
Begiradak
Konbentzioa
Erlamandoak

Denboraldia

20 26

Eta ohikoa den hori, hain ohikoa ez balitz?

2026an proposamenak honako ildo hau jarraituko du: “leku komunak”. Zaporetsutzat jotzen duguna, luxutzat ulertzen duguna, ezaguna edo erosoa egiten zaiguna… guzti hori aztertu nahi dugu.

Partekatutzat ematen ditugun ideiak… gertutik begiratzen ditugun arte.

Maiatzaren 1etik urriaren 25era, sei hilabetez landu dugun esperientzia gastronomikoa partekatuko dugu gure mahaikideekin. Denbora tarte horretan bakarrik existituko den esperientzia bat, ondoren betirako desagertuko dena.

Urtero bide berri bat jaiotzen eta hiltzen da.

Azken albisteak

Azken albisteak

Orrialde hauek hamar urteko idazketa eta mende erditik gorako esperientzia eta gogoetak biltzen dituzte, paradigmak deseraikitzen dituen eta janaria pentsatzeko modu berriak irekitzen dituen begirada bat eskainiz. Izan ere, jatea ez da soilik elikatzea: fenomeno kultural, etiko eta politikoa da, bizitzarekin dugun harremana agerian uzten duena.

Mahaia kontsumorako gune izateari utzi eta topagune eta sorkuntza-eszenatoki bihurtzen da; non galderak erantzunak baino garrantzitsuagoak diren eta ziurtasun zurrunak lekua uzten dion zalantzaren anbiguotasun emankorrari.

“No sé. Y otras certezas” Andoni Luis Adurizen liburu berria

Elikatzearen ekintzaren baitan inplikaturik dauden dimentsio sozial eta politikoaren inguruko hausnarketa-liburua