Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

I + D

Mugaritz BSO.

"MUGARITZ BSO Jatorrizko soinu-banda: sukaldaritza-partiturak, kontaketak eta sinergia sortzaileei buruzko dokumental bat".

MUGARITZ BSO proiektua bere amaierara iristen da Mugaritzen 12 errezeta biltzen dituen liburuaren aurkezpenarekin.
Mugatutako edizio bat aurkezten da eta, barnean, Harkaitz Cano-ren kontaketak, Mugaritz-en errezetak, musika CD-a eta prozesu sortzailearen dokumentala biltzen dira.

'Mugaritz BSO', Andoni Luis Aduriz sukaldaria eta Felipe Ugarte musikariaren eskutik duela 5 urte hasi zen proiektu gastronomiko-musikala da.

Felipe Ugarte musikariak, azken hiru urteetan, Mugaritzeko sukaldaritza formulatako batzuen zentzua, elaborazioa eta historia aztertu ditu, lengoaia musikalean interpretatzeko asmoz. Musika konposizio horien sorkuntza prozesua izan zen Juantxo Sardonek eta Felipe Ugartek grabatu eta zuzendu duten dokumentalaren abiapuntua. Proiektuaren jarraipen osoa egiten du, plateren prestaketa eta melodia bila Etiopia eta Perura egindako bidaietatik estudioko grabazioetara, elaborazio gastronomikoa erakutsiz eta 12 musika konposizioetako 8ren sorkuntza musikalarekin tartekatuz. Juan Hernandez eta Felipe Ugarte dira ekoizpen musikalaren arduradunak.

Sorkuntza gastronomikoa, ideien garapena eta musika sorkuntzaren alorrera egindako transformazioa bistaratzea da dokumentalaren ideia nagusia, bi munduek, gastronomiak eta musikak, eskaintzen diguten kolore, plastikotasun eta testura sorta zabala erabiliz. Kalitatea, sentiberatasuna eta sintesia, askotan Mugaritzen joeren ardatz izan direnak, proiektu hau garatzeko oinarri gisa hartu dira.

Musika diska, bestalde, musikari ezagunen eta persona famatu ezberdinen kolaborazioarekin grabatu da; Andoni Luis Aduriz eta Felipe Ugarte-tik, Alos Quartet, Carlos Mena, Tanya Tagaq, Manuel Miranda edo RamZ-rarte, eta musika mota desberdinak jasotzen ditu. Diska, 2013ko Urtarrilatik aurrera Itunes-en eta beste plataforma digitaletan egongo da eskuragarri Sony Musik España-ren laguntzari esker.

5 urteko ibilaldi hau amaitzeko, Harkaitz Cano idazleak, duela gutxi Euskadi Literatura Saria irabazi duenak, Mugaritzen 12 errezetak hizkuntza literariora itzuli ditu "Kontaketak, olerkiak eta konjuruak" liburuaren izenpean. Oscar Oliva izan da argazkiez arduratu dena, bai errezetekin baita dokumentalaren makin-ofarekin.
Mugaritz BSOk edizio mugatua izango du esistentziak amaitu arte eta gure online dendan eta salgune hautatuetan bakarrik egongo da eskuragarri.


Informazio gehiago: info@mugaritz.com