Nola iritsi
Tokia
Harizti zabal batetaz inguratuta zegoen aspaldi gaur egun Mugaritz dagoen lekua. Horietako bat bi aldiz bete ditu ehun urte eta katalogatuta dago, izugarrizko balioa du eta. Haritz hori gure sukaldetik oso gertu dago, eta gure zaintzailea eta Otzazulueta baserriaren historiaren lekuko isila da.
Mugaritz jatetxeak 1998ko martxoan ireki zituen ateak. Landa-eremuan dago, lasaitasuna arnasteko aukera ematen duten belardi, baso eta baserriz inguratuta. Mugaritz jatetxearen diseinuak errespetatu egiten du ingurunea, eta gure jakin-nahien adierazpena txertatzen. Artista plastiko ugari aritu dira gurekin lankidetzan, Mugaritzen espazioan diskrezio osoz biltzen diren obrak txertatuz.
Zergatik izena du Mugaritz? Antzinan, harizti handi batek inguratzen zuen baserria. Gaur egun, haritz haietako gutxi batzuk baino ez dira gelditzen. Nolanahi ere, bada bat «bi aldiz bete dituena ehun urte»; katalogatuta dago, izugarrizko balioa du eta. Haritz hori gure sukaldetik oso gertu dago. Gure zaintzailea da, eta gure baserriaren historiaren lekuko isila.
Leku estrategiko batean dago haritz hori, Errenteria eta Astigarraga arteko mugan.
Mugaritz izena, beraz, mugaren eta gure haritzaren omenez jarria da. Muga eta haritza. Mugaritz.