Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Ohiko galderak

Ohiko galderak


Nola egin behar dut erreserba?
Erreserba bat formalizatzeko, online erreserba-formularioa bete behar duzu («Erreserbak» atalean duzu). Mugaritzek erreserba berretsiko dizu, eta kode bat bidaliko dizu zuk adierazitako helbide elektronikora. Erreserba-eskaera egitean, mahaikide bakoitzeko 115 €-ko kargua egingo dugu. Kopuru hori azken fakturatik kenduko dugu.. Joaterik ez badago, data aldatu edo erreserba hirugarren bati transferitu dakioke. Diru hori ez da itzuliko, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Zer gertatzen da erreserba egiteko inprimakia bete eta bidali ostean?

Erreserba ez da gauzatuko harik eta erreserba-taldearen berrespena jaso arte. Mezu elektroniko bat bidaliko dizugu adierazi diguzun helbidera. Mezu elektroniko horretan, erreserba berretsi ahal izango duzu, bai eta alergien edo intolerantzien berri eman ere.

Erreserba egina daukat, baina ez dut joaterik izango. Zer egin behar dut?

 Joaterik ez badago, data aldatu edo erreserba hirugarren bati transferitu dakioke. Erreserba bertan behera uzteko, sakatu «Bertan behera utzi» botoia bidali dizugun berrespeneko mezu elektronikoan.  Erreserba bertan behera uzteko, mezu elektroniko bat bidal dezakezu reservas@mugaritz.com helbidera, edota telefonoz deitu 943 522455 zenbakira.

Nire erreserbaren eguna aldatu nahi dut. Zer egin behar dut?

Erreserba aldatu nahi baduzu, mezu elektroniko bat bidal dezakezu reservas@mugaritz.com helbidera, edota telefonoz deitu 943 522455 zenbakira. 

Zure erreserbaren egunean aurkezten ez bazara, ez dira 115 €-ak itzuliko eta ezingo da erreserba dataz aldatu, ezta hirugarrenei transferitu ere.
 

Mahaikide kopurua aldatu nahi dut. Zer egin behar dut?

Erreserbako mahaikide kopurua erreserba baino 48 ordu lehenago arte alda dezakezu. Epe horretatik kanpo aldaketarik eginez gero, ez dugu hasierako eskaeran kargatutako 115 €-ko zenbatekoa deskontatuko azken fakturatik.

Epe horren barruan aldatzen baduzu, ez dizugu mahaikide gehigarrien zenbatekoa itzuliko, baina aurrerakina oso-osorik deskontatuko dugu azken fakturan. Epez kanpoko aldaketek pertsonako 115 €-ko zenbatekoa galtzea ekarriko dute.

Erreserbari mahaikide gehiago jarri nahi badizkiozu, beste eskaera bat egin beharko duzu webguneko «Erreserbak» atalean. Hasieran egindako erreserba-eskaerako izen bera eta mahaikide gehigarrien kopurua (ez mahaikide guztien kopurua) adierazi beharko dituzu. Gure erreserba taldeko kideak arduratuko dira mahakide kopurua aldatzeaz zure erreserban.

Zein da menua?

Mugaritzen, dastatzeko menu bakar bat eskaintzen dugu. Gure sukaldaritza eta filosofia islatzen dituen menua. Menua bakar bat izateak badu bere zergatia: sasoiko produktuen hautaketa onena eskaintzea, hain zuzen ere. Menua 23-25 proposamen baino gehiagok osatzen dute, eta aldatzen joaten gara, sasoiaren arabera, produktuen ziklo naturaletara egokitzearren. Menua diseinatzeko orduan, kontuan hartuko ditugu erreserba egitean adierazten dizkiguzun alderdiak (alergiak, intolerantziak, gustuko ez dituzun produktuak...).

Kartarik dago?

Mugaritzen ez dugu kartarik. Egun horretan zuentzako bereziki diseinaturiko dastatze menu batez gozatzeko aukera izango duzu.

Gutxi gorabehera, zenbat irauten du esperientziak? 
Gure dastatzeko menua oso zabala denez, mahaikideak 3 hordu inguru izaten dira gurekin.

Zenbat balio du menuak, gutxi gorabehera?
Menuaren prezioa 253 €-koa da BEZ barne. Edariak ez daude barne. 

Maridajerik eskaintzen al duzue?
Jatetxera iristean gure sommelier-taldearekin zure gustuez eta lehentasunez hitz egitea gomendatzen dizugu, zure menuarekin bat datorren aukerarik egokiena eskain diezazuten. Botilaka edo kopaka eskaintzen dugu upategi-zerbitzua.
Hamar lagun baino gehiagorentzako erreserba egitean, aldez aurretik zehaztu behar da upategi-proposamena.

Opari-bonurik ba al duzue?  Mugaritzen bazkaltzeko edo afaltzeko opari bat egin nahi nuke.

Mugaritz esperientzia-kontzeptuaren oinarria bazkari edo afari baterako gonbidapen bat da, bisitatzen gaituztenek gure filosofia gastronomikoaz goza dezaten, eta ahoa ez ezik burua ere ireki dezaten. Menuarekin batera gure sommelier-taldeak prestatutako ardo-uztartzea eskainiko da. Mugaritz esperientziaz gozatzeko 2 denboraldi izango dira hau igorritako egunetik, jabearen gain geratzen delarik oparia gozatzeko dataren aukeraketaKontzeptu honen prezioa 360 € dira zergak barne. Bonu hori erosi edo oparitu nahi baduzu, edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat info@mugaritz.com helbidera edo deitu 943 52 24 55 telefono-zenbakira (asteartetik larunbatera, 10:00-18:00 bitartean)

Taldean joan gaitezke?

Mugaritzen zerbitzu bakoitzean 40 mahaikide arteko lekua dago, eta, espazioaren aldez aurreko erreserba pribatua eginda, 160 izan daitezke. 40 lagunetik gorako eskaerak egiteko, jarri gurekin harremanetan info@mugaritz.com helbide elektronikoaren bidez

Gure mahaien eta aulkien diseinua dela eta eta ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko asmoz, gure mahaietan gehienez ere 10 mahaikiderentzako tokia dago. Talde handiagoak elkarren ondoko bi mahaitan edo gehiagotan jartzen ditugu, mahaikide berdintsukoak guztiak. Upategiari dagokionez, taldearen lehentasunetara edo eskaeretara egokituko den proposamen bat egiten dugu zenbait aukeratan oinarrituta.

Ordutegia
Mugaritzen bazkaltzeko, 12:30-13:00 bitartean etorri behar duzue; afaltzeko, berriz, 20:00-20:30 artean. Halere, hurrenez hurren 13:00 eta 20:30 baino lehen etortzea gomendatzen dizugu, dastatzeko menua oso zabala delako eta bi ordu eta erdi inguru emango duzulako gurekin.

Jatetxera joateko, baldintza berezirik bete behar al dut janzkeraren aldetik?
Mugaritzen ez dugu inolako janzkera-koderik. Zuek esperientziaz gozatzea eta ahalik eta erosoen sentitzea da guretzat garrantzitsuena.

Nola joan naiteke jatetxera?
Mugaritz landa-eremuan dago, Donostiatik 15-20 minutura. Autoz bakarrik etor daiteke. Google Maps aplikazioaz baliatzea gomendatzen dizugu.

Inguruan ba al da ostaturik?
Mugaritz landa-eremuan dago, eta hemendik gertuen dauden ostatuak landa-turismoak edo landetxeak dira. Donostiako turismo-bulegoaren webgunean sartzea gomendatzen dizugu, eskualdeko ostatu-aukera guztien zerrenda xehatua aurkituko baituzu bertan.

Zein beste jatetxe ditu Ixo Taldeak?
Mugaritzez gain, Ixo Taldeak taldeak hiru establezimendu ditu Donostian: Topa Sukalderia (sukaldaritza euskal-latinoa, Gros auzoan), MUKA (Sua arakatzera gonbidatzen duen proposamena
Kursaal Biltzar Jauregian kokatuta dagoena) eta Bodegon Alejandro (euskal gastronomiaz gozatzeko proposamena, Alde Zaharrean kokatua). Bilbon bi jatetxe ditugu: Nerua (esentzian, naturan eta lurraldean oinarritutako proposamena duena) eta Bistró Guggenhim Bilbao (sukaldaritza freskoa bertako produktuekin egina).

Haurrekin joan gaitezke?  Ba al dago haurrentzako menurik?
Bai, haurrekin etor zaitezkete. Ez daukagu haientzako berariazko menurik, baina, erreserba egitean, haurrekin etorriko zaretela adierazten badiguzu, zure laguntzarekin, haurrek ere beren esperientzia izan dezaten lortuko dugu.

Maskotarik onartzen al duzue?
Gure mahaikide guztien erosotasuna bermatzearren, Mugaritzeko jangelan ezin da maskotarik sartu.

Gurpil-aulkientzako sarbiderik eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako komunik ba al dago?
Bai. Gure instalazioak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat diseinatuta eta egokituta daude. Dena den, halako xehetasunak aurretiaz jakinaraztea eskertuko genizuke, zure premietara egokitu eta ahalik eta erosotasunik handiena eskain diezazugun, mahaian, komunera joatean eta abar. 

Inguruko aireportuak
Hegaldi nazionalak
Donostiako aireportua
Donostiako aireportua (IATA kodea: EAS; NAZE kodea: LESO) hiriburutik 22 kilometrora dago; zehazki, Hondarribian (Gipuzkoa, Espainia), Espainiaren eta Frantziaren arteko mugan.

Nazioarteko hegaldiak

Bilboko aireportua 
Biarritzeko aireportua 


Zure erreserbaren egunean aurkezten ez bazara, gordailua ez da itzuliko, eta ezingo da erreserba dataz aldatu, ezta hirugarrenei transferitu ere.
 

Zure erreserbaren egunean aurkezten ez bazara, gordailua ez da itzuliko, eta ezingo da erreserba dataz aldatu, ezta hirugarrenei transferitu ere.
 

Zure erreserbaren egunean aurkezten ez bazara, gordailua ez da itzuliko, eta ezingo da erreserba dataz aldatu, ezta hirugarrenei transferitu ere.