Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

I + D

Porto-Muiños, itsasertzeko baratzak

Mugaritz eta  Porto-Muiños hainbat ikerketa proiektutan elkarlanean ari dira sukaldaritzan gutxi erabiltzen diren produktuak berreskuratzeko asmotan.

“Itsasertzeko baratzak”

Azken urteotan Porto- Muiños eta Mugaritz ekosistema berezi baten berreskurapenean eta ustiapen arduratsuan elkarlanean aritu dira. Itsasertza naturako laztasunengatik kaltetuta dagoen espazio bat da. Itsasertzean, non itsaslabarrak, dunak eta padurak aurkitu daitezkeen, ura eta gatza gogor jotzen dute. Hiru paisai mota hauek flora paregabea eskaintzen dute, sukaldaritzako ezaugarri oso interesgarriekin. Belar halofiloak inguruneari egokitzeko duten gaitasunarengatik dira ezagunak. Gatzarekiko tolerantzia altua izateagatik ezaugarritzen dira, honek zaporetsuagoak eta sukaldaritzarako ezin hobeak bihurtzen ditu. Landare hauek aldez aurretik apailatuak daudela esan daiteke. Gehienak landare kontinentalen bertsio gazitua dira. Barnealdean modu basatian edo landatuta espinakak, karduak, ihiak, mingarratz handiak edo zerbak hazi egiten diren bezala, itsasertzean landare mota berdinak hazi daitezke, desberdintasun sentsorial txikiekin (gaziagoak eta batzuetan gogorragoak).

Lan hau etapa desberdinetan banatu da. Lehendabizi, basalandare mota interesgarrienak bilatu eta aukeratu ziren. Mugaritz-ek dastatze eta aukeraketa frogak egin zituen. Porto Muiños-ek landareen habitateko baldintza naturalak imitatuz laborantza sistema oso bat diseinatu du. Horretarako ureztatze, eguraste eta laborantza- patroi esklusiboak sortu ditu. Emaitza sukaldaritzarako erabilera asko izan ditzakeen itsasertzeko landare sorta da.

Hondartzako barrabas-belarrak, mingarratz handia, itsas zerba, kostako tipulatx, padurako espinaka, itsas mihilua …