Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Denda

Clorofilia

35 €

Saskira gehitu

Garai batean, gure arbasoek ez zuten gastronomiaren, farmakopearen eta magiaren arteko bereizketarik egiten. Bizitzeko erabilgarri zitzaien guztiari izena jarri zioten, eta horien artean daude euren ezaugarriengatik sendagarriak, pozoi beldurgarriak edota, besterik gabe, goxoak diren landareak. Nekazaritzaren bidez landare horiek etxekotu izanak, hein handi batean suntsitu egin du gizakiaren eta naturaren arteko harreman estua.

Mugaritzen basoko 50 landare aukeratu ditugu Unai Ugalde biokimikariaren laguntza zientifikoarekin eta estetikoarekin. Hasier Etxeberria eta Miguel Sánchez-Ostiz idazleen literatur testuekin jantzita eta Aranzadi Zientzi Elkarteko Iñaki Aizpuru eta Paco Garin botanikarien aholkuei jarraituta, errezeten liburu originala eskaintzen dizuegu, klorofilarekin elkarrizketan aritzeko. Jakin, dena den, elkarrizketa hori ez dela barazkijaleentzat egokia.