Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Berriak

Datorren apirilaren 29an ekingo dio Mugaritzek 25. urteurreneko denboraldiari, etorkizuneko oroitzapenetan oinarritutako proposamen baten bidez

2023/04/12

• Jatetxeko lantaldea sormen-aldian murgilduta egon da azken sei hilabeteetan, 2023ko proposamena irudikatzeko
• Mugaritzen denboraldi berria apirilaren 29an hasiko da eta sei hilabete iraungo du, urriaren 29ra arte
• Esperientzia berriaren ardatz nagusia “etorkizuneko oroitzapenak” dira
• Bihar Instagram bidez argitaratuko den dinamika bateko bost irabazleek aukera izango dute denboraldiko proposamena primizian dastatzeko apirilaren 28ko entsegu orokorrean
 

Mugaritzek datorren apirilaren 29an ekingo dio denboraldi berriari, Andoni Luis Adurizen sormen-proiekturako berezia den urtean, 25. urteurrenean.

Urtero, Mugaritzek bete ateak ixten ditu denbora eskaini ahal izateko batetik, zientzia, ikerketa  osasuna, prestakuntza etab lotutako proiektuei eta bestetik, denboraldi berriko esperientzia eraikitzeko. Sei hilabetez, Mugaritzek talde, espazioa eta denbora tarte handi bat bideratzen du sei hilabete soilik, urriaren 29ra arte, iraungo duen esperientzia berria sortzera. Hilabete horietan, I+G taldeak denbora ematen du ideiak kontzeptualizatzen, osagai berriekin probak egiten, teknika berriak garatzen eta ekoizle bereziak bisitatzen.

Proposamen berriak irudikatzeko, lantaldeak konplizeak bilatzen ditu gastronomiaren mugetatik kanpo, eta sormen-aldian bi dastatzeko saioren antolatzen ditu (bata otsailean eta bestea martxoan), elkarrizketa-ariketen artean, eta batez ere mahai inguruan sortzen den horren bitartez, diziplina askotako eta sentsibilitate handiko profesionalek iritziak truka ditzaten eta lantaldearekin bat etor daitezen.

 Azken urteetan parte hartu dute, besteak beste, kulturaren, literaturaren, musikaren, dantzaren eta filosofiaren munduko pertsonaiek. Aurten, DJ Brava dj eta artista polifazetikoa, Maite Arroitajauregi Mursego musikagile eta konpositorea, Álvaro Martínez komiki-artista eta Carlos Taroncher musikagilea izan dira.

Sormen-aldian proposamen likidoa ere zehazten da. 2022an sortu zen Vis à Vis proiektuaren jarraipena jorratu da aurten, ekoizleekin batera ardoaren eta bestelako edarien proposamena osatzeko. Egitasmoaren berezitasuna da lankidetza horien emaitzak Mugaritzen baino ezin direla gozatu. Aurten Vis à Vis proiektuaren baitan sortu diren emaitzen adibide dira Porto bat (Dirk Niepoort-ekin egina), Bierzoko Menzia bat (Veronica Ortega), ardo gorri bat (Jorge Monzon-ekin batera sortua), Priorateko ardo beltz bat (Álvaro Palacios) edo Paco de Carraovejas upeltegiarekin batera egindako ardo beltz bat.
 

Oximoron bat ildo nagusi: etorkizuneko oroitzapenak

Zein da oroitzapenen amaiera eta irudimenaren abiapuntua? Estatikoa ala mugikorra da oroimena? Zer egingo genuke esna amets egiteko gaitasunik izango ez bagenu ala gure buruaren sakontasuneko gertaera biziak zalantzarik egin gabe sinesteko ahalmenik gabe? 

Taldeak ildo nagusi bat erabakitzen du, horren inguruan ardazteko proposamenaren askotariko elementuak: pentsamendu, kontzeptu zein ideia bat, lantaldeak urtero garatzen dituen sorkarien inspirazio-detonatzaile gisa. Aurtengo urtea berezia izanik, jatetxearen 25. urteurrena, Andoni Luis Adurizek eta bere taldeak nahi izan dute aurre egitea denboraren igarotzeari eta horrek daukan garrantziari, etortzear dagoenean, etorkizunean, ainguratzen den begirada batetik. 25. urteurrena ez da ibilitako pausoei erreparatzeko etenaldia, baizik eta etorkizuna eta eraikitzeko dagoena marrazteko eta horrekin amets egiteko lorbidea, sormena izan dadin lurralde horretan ibiltzeko bitarteko onena.

Aurtengo esperientzia 25 bat momentuk osatzen dute. Menuan zehar uztartzen dira, besteak beste, testura berrien esplorazioa, naturaltasunari buruzko hausnarketa – denboraldi guztietan hain presente dagoena –, osagai berriak sartzea, tekniken esperimentazioa, luxua, denboraren joana, edertasuna edo tradizioak bezalako kontzeptuen forma jangarriak proposatzea. Baina, batez ere, eta beste ezeren gainetik, Mugaritzek janaria erabili nahi du esploraziorako aitzakia gisa eta gonbidapen gisa zalantzan jartzeko, irudikatzeko, aurre egiteko, gogoratzeko, eta baita deserosotasun puntu batera heltzeko, jatearen eta gastronomia ulertzeko modu konbentzionalaren mugak gainditzeko ahalegin batean.

 

 

Bideetatik at ibilitako 25 urteak datuetan

1.500 pertsona inguru izan dira lan-taldeko kide urte guzti hauetan

170 lagun baino gehiago izan dira lantaldeko kide, eta egun munduan erreferentzia diren proiektuetan parte hartzen dute

1.700 emaitza atera dira mahai gainera eta 3.000 proba inguru burutu dira

271.233 mahaikide izan dira jangelan