Mugaritzen Sormen-Programa
Programa aitzindari hau sormen gaitasunak garatu nahi dituzten profesionalei zuzendurik dago, zeinak ingurua begiratzeko eta pentsatzeko bide berriak bilatu nahi dituzten. Mugaritzen ia hiru hamarkadetako ezagutza eta irakasle-talde bikain bat uztartzen dira formakuntza honetan. Saio bakoitzean diziplina anitzeko profesionalek parte hartzen dute: filosofo, artista, diseinatzale, soziologo eta antroplogoak, besteak beste. Programa honetan, gastronomia oinarri hartuz, nork bere begirada zabaltzen eta sormena pizten duten ideiak, testuinguruak eta prozesuak nola sortzen diren aztertuko dugu.
6 hilabeteko iraupena duen programa Madrid Culinary Campus-en (MACC), Astebeteko egonaldia Mugaritzen sormen-aldian.
Kontsultatu informazio-dosierra
Zertarako balio du programa honek?
- Norberaren berezko sormen gaitasunak indartu.
- Berrikuntzarako gaitasuna handitu.
- Emaitza pertsonalak naiz erakundearenak lortzeko aukerak areagotu, bereziki gastronomiaren alorrean.
- Norbanakoaren kuriositate, diziplina, asertibitate eta ez jakintasun egoeren aurreko jarrera irekiagoa sustatu.
- Ekiteko, lidergorako eta taldean lana egiteko gaitasuna landu.
- Norbanakoarengan aldaketa bat eragin, zeina ingurua hatzemateko modutik hasi, pentsatzeko erak aldatu eta ekintza berrietan gauzatzen den, eragin positiboa izateko gaurko munduan.
Nori dago zuzendua?
Mugaritzen Sormen-Programa beren sormen gaitasunak landu eta areagotu nahi dituzten profesionalei zuzenduta dago. Gastronomiatik haratago doazten profilentzat dago zuzendua, prozesuak hobetu, berrikutza sustatu eta ziurgabetasun edota presiozko testuinguruen aurrean jarrera baikorra izateko gaitasuna izan nahi duten profesionalentzat da egokia.
Zertan datza?
Programa hau ez da ohiko formakuntza-programa bat, baizik eta praktika, pentsamendua, sentsibilitatea eta ekintza elkartzen diren esperientzia bat, zure begirada eraldatzeko. Gastronomiaren bidez, hizkuntza eta sormen-laborategi gisa, pertzepzioak, etikak eta kulturak egiten dugunari esanahia nola ematen dioten aztertuko dugu.
30 profesional gonbidatu baino gehiago
Saio bakoitza inspirazio bat da, begirada ezberdin bat. Programan 30 profesional baino gehiagok parte hartzen dute, orotariko diziplinetatik datozenak: neurozientzia, filosofia, diseinua edo teknologia bezalako ezagutza-esparrutik esaterako, saio bakoitzean beren esperientzia eta ikuspegiarekin sormen-programako gaiak jorratzen laguntzen dutenak.
Nola eman dezaket izena?
Madrid Culinary Campuseko Onarpen Departamentuaren bidez. Informazio gehiago kontsultatu eta zure eskaera egin dezakezu web orriaren bidez.