Ohiko galderak
Kontsultatu zalantza ohikoenak
edo jarri harremanetan informazio gehiagorako
Nola egin behar dut erreserba?
Erreserba bat formalizatzeko, online erreserba-formularioa bete behar duzu («Erreserbak» atalean duzu). Mugaritzek erreserba berretsiko dizu, eta kode bat bidaliko dizu zuk adierazitako helbide elektronikora.
2024 denboraldiko erreserba-eskaera egitean, mahaikide bakoitzeko 115 €-ko kargua egingo dugu. Aldiz, zure erreserba 2025eko denboraldirako bada, pertsonako 135 €-ko kargua egingo dugu. Kopuru hori azken fakturatik kenduko dugu. Joaterik ez badago, data aldatu edo erreserba hirugarren bati transferitu dakioke. Diru hori ez da itzuliko, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Zer gertatzen da erreserba eskaera bete eta bidali ostean?
Erreserba ez da gauzatuko harik eta erreserba-taldearen berrespena jaso arte. Mezu elektroniko bat bidaliko dizugu adierazi diguzun helbidera. Mezu elektroniko horretan, erreserba berretsi ahal izango duzu, bai eta alergien edo intolerantzien berri eman ere.
Erreserba egina daukat, baina ez dut joaterik izango. Zer egin behar dut?
Joaterik ez badago, data aldatu edo erreserba hirugarren bati transferitu dakioke. Erreserba bertan behera uzteko, sakatu «Bertan behera utzi» botoia bidali dizugun berrespeneko mezu elektronikoan. Erreserba bertan behera uzteko, mezu elektroniko bat bidal dezakezu reservas@mugaritz.com helbidera, edota telefonoz deitu 943 522 455 zenbakira.
Zure erreserbaren egunean aurkezten ez bazara, ez dira 115 €-ak (2024ko denboraldia bada) / 135 €-ak (2025eko denboraldia bada) itzuliko eta ezingo da erreserba dataz aldatu, ezta hirugarrenei transferitu ere.
Nire erreserbaren eguna aldatu nahi dut. Zer egin behar dut?
Erreserba aldatu nahi baduzu, mezu elektroniko bat bidal dezakezu reservas@mugaritz.com helbidera, edota telefonoz deitu 943 522 455 zenbakira.
Mahaikide kopurua aldatu nahi dut. Zer egin behar dut?
Erreserbako mahaikide kopurua erreserba baino 48 ordu lehenago arte alda dezakezu. Epe horren barruan aldatzen baduzu, ez dizugu mahaikide gehigarrien zenbatekoa itzuliko, baina aurrerakina oso-osorik deskontatuko dugu azken fakturan. Epez kanpoko aldaketek pertsonako 115 €-ko (2024ko denboraldia bada) / 135 €-ko (2025eko denboraldia bada) zenbatekoa galtzea ekarriko dute.
Erreserbari mahaikide gehiago jarri nahi badizkiozu, beste eskaera bat egin beharko duzu webguneko «Erreserbak» atalean. Hasieran egindako erreserba-eskaerako izen bera eta mahaikide gehigarrien kopurua (ez mahaikide guztien kopurua) adierazi beharko dituzu. Gure erreserba taldeko kideak arduratuko dira mahakide kopurua aldatzeaz zure erreserban.
Zer aurki dezaket Mugaritzen?
Mugaritzek gastronomia ulertzeko duen moduaren arabera diseinatutako esperientzia, arau jakin batzuk hausteko eta konbentzioak birpentsatzeko espazio gisa ulertua, non janaria mugak esploratzeko aitzakia baino ez den.
Zein da menua?
Mugaritzen, dastatzeko menu bakar bat eskaintzen dugu. Gure sukaldaritza eta filosofia islatzen dituen menua. Menu bakar bat izateak badu bere zergatia: sasoiko produktuen hautaketa onena eskaintzea, hain zuzen ere. Menua 23-25 proposamen baino gehiagok osatzen dute, eta aldatzen joaten gara, sasoiaren arabera, produktuen ziklo naturaletara egokitzearren.
Menua diseinatzeko orduan, kontuan hartuko ditugu erreserba egitean adierazten dizkiguzun alderdiak (alergiak, intolerantziak, gustuko ez dituzun produktuak…).
Ba al dago kartarik?
Mugaritzen ez dugu kartarik. Egun horretan zuentzako bereziki diseinaturiko dastatze menu batez gozatzeko aukera izango duzu.
Gutxi gorabehera, zenbat irauten du esperientziak?
Gure dastatzeko menua oso zabala denez, mahaikideak 2,5 ordu inguru izaten dira gurekin.
Zenbat balio du menuak, gutxi gorabehera?
2024ko denboraldiko menuaren prezioa 253 €-koa da pertsonako BEZ barne. 2025eko denboraldiko menuaren prezioa 297 €-koa da pertsonako BEZ barne. Edariak ez daude barne.
Uztartzerik eskaintzen al duzue?
Jatetxera iristean gure sommelier-taldearekin zure gustuez eta lehentasunez hitz egitea gomendatzen dizugu, zure menuarekin bat datorren aukerarik egokiena eskain diezazuten. Gure upeltegi zerbitzua kopa, botila edo uztartzeko aukera batzuen bidez eskaintzen da. Alkoholik gabeko aukera bat barne.
Gainera, ardoen bilduma propioa dugu: Mugaritz Vis à Vis. Ardo-sail bizi eta aldakorra da, ekoizle aliatuekin, pertsonaia konplizeekin edo inspiratzaile hutsekin eskuz ehundutako lankidetzen emaitza. Haiekin batera, Mugaritzen bakarrik kortxoa kentzen zaien proposamen zirraragarriak aztertzen ditugu.
Opari-bonurik ba al duzue? Mugaritzen bazkaltzeko edo afaltzeko opari bat egin nahi nuke.
Mugaritz esperientzia-kontzeptuaren oinarria bazkari edo afari baterako gonbidapen bat da, bisitatzen gaituztenek gure filosofia gastronomikoaz goza dezaten, eta ahoa ez ezik burua ere ireki dezaten. Menuarekin batera gure sommelier-taldeak prestatutako ardo-uztartzea eskainiko da. Mugaritz esperientziaz gozatzeko 2 denboraldi izango dira hau igorritako egunetik, jabearen gain geratzen delarik oparia gozatzeko data. Kontzeptu honen prezioa 390 €-koa da pertsonako BEZ barne.
Bonu hau erosi edo oparitu nahi baduzu, edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat info@mugaritz.com helbidera edo deitu 943 522 455 telefono-zenbakira (asteartetik larunbatera, 9:00-17:00 bitartean).
Taldean joan gaitezke?
Mugaritzen zerbitzu bakoitzean 40 mahaikide arteko lekua dago, eta, espazioaren aldez aurreko erreserba pribatua eginda, 160 izan daitezke. 40 lagunetik gorako eskaerak egiteko, jarri gurekin harremanetan info@mugaritz.com helbide elektronikoaren bidez.
Gure mahaien eta aulkien diseinua dela eta, eta ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko asmoz, gure mahaietan gehienez ere 10 mahaikiderentzako tokia dago. Talde handiagoak elkarren ondoko bi mahaitan edo gehiagotan jartzen ditugu, mahaikide berdintsukoak guztiak.
Upategiari dagokionez, taldearen lehentasunetara edo eskaeretara egokituko den proposamen bat egiten dugu zenbait aukeratan oinarrituta.
Ordutegia
Mugaritzen bazkaltzeko 12:30-13:00 bitartean etorri behar duzue; afaltzeko, berriz, 20:00-20:30 artean. Dastaketa zabala da eta mahaikideek 2 ordu eta erdi inguru partekatzen dituzte gurekin. Puntualtasuna eskatzen dizuegu, esperientzia lasai goza dezazuen.
Jatetxera joateko, baldintza berezirik bete behar al dut janzkeraren aldetik?
Mugaritzen ez dugu inolako janzkera-koderik. Zuek esperientziaz gozatzea eta ahalik eta erosoen sentitzea da guretzat garrantzitsuena.
Nola iritsi naiteke jatetxera?
Mugaritz landa-eremuan dago, Donostiatik 15-20 minutura. Google Mapsen kontsultatu dezakezu helbidea.
Inguruan ba al da ostaturik?
Mugaritz landa-eremuan dago, eta hemendik gertuen dauden ostatuak landa-turismoak edo landetxeak dira. Donostiako turismo-bulegoaren webgunean sartzea gomendatzen dizugu, eskualdeko ostatu-aukera guztien zerrenda xehatua aurkituko baituzu bertan.
Zein beste jatetxe ditu IXO Taldeak?
Mugaritzez gain, IXO Taldeak hiru establezimendu ditu Donostian: Topa Sukaldería (sukaldaritza euskal-latinoa, Gros auzoan), MUKA (sua arakatzera gonbidatzen duen proposamena, itsasora begira dagoen terraza batekin, Kursaal Biltzar Jauregian kokatua) eta Bodegón Alejandro (euskal gastronomiaz gozatzeko proposamena, Alde Zaharrean kokatua). Bilbon bi jatetxe ditugu Guggenheim Bilbao Museoan: Nerua (esentzian, naturan eta lurraldean oinarritutako proposamena duena) eta Bistró Guggenheim Bilbao (sukaldaritza freskoa bertako produktuekin egina).
Haurrekin joan gaitezke? Ba al dago haurrentzako menurik?
Bai, haurrekin etor zaitezkete. Ez daukagu haientzako menu berezirik, baina, erreserba egitean, haurrekin etorriko zaretela adierazten badiguzu, zure laguntzarekin, haurrek ere beren esperientzia izan dezaten lortuko dugu.
Maskotarik onartzen al duzue?
Gure mahaikide guztien erosotasuna bermatzearren, Mugaritzeko jangelan ezin da maskotarik sartu.
Gurpil-aulkientzako sarbiderik eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako komunik ba al dago?
Bai. Gure instalazioak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat diseinatuta eta egokituta daude. Dena den, halako xehetasunak aurretiaz jakinaraztea eskertuko genizuke, zure premietara egokitu eta ahalik eta erosotasunik handiena eskain diezazugun, mahaian, komunera joatean eta abar.
Inguruko aireportuak
Hegaldi nazionalak:
Donostiako aireportua
Donostiako aireportua (IATA kodea: EAS; NAZE kodea: LESO) hiriburutik 22 kilometrora dago; zehazki, Hondarribian (Gipuzkoa), Espainia eta Frantzia arteko mugan.
Nazioarteko hegaldiak: