Sormena esnatzeko ate bat

Iragankorra den eta logikak zalantzan jartzeko prest dagoen proposamen bat
Ogirik ez, postrerik ez, ia mahai-tresnarik ez eta baterako ordenarik ez. Ez gaitu probokazioak mugitzen, ezagut daitekeenaz kanpoko zapore, testura eta ideiak deskubritzeko nahiak baizik. Bi ordu eta erdiko esperientzia bat, ziurtasunak zalantzan jartzeko.

Ahoa ez ezik burua ere ireki ahal izateko, ezinbestekoa da zure inplikazioa
Benetan egingarria al da gure mahaikideak sortzaile bilakatzea? Urteekin ulertu dugu bizipenaren zati bat bakarrik kontrola edo estimula dezakegula. Beste zatia zure esku dago.
“Mugaritzen jateak hankaz gora jartzen dizkizu zentzumenak. Janariari buruz zenekiela uste zenuen guztia desafiatzen duen esperientzia bat da”
Anthony Bourdain

Denboraldia
20 25
“Transparentzia”
2025. urte honetan, lantaldea gardentasunean inspiratu da proposamena sortzeko, ez baliabide bisual bat bezala edo sukaldean erabiltzen den trikimailu bat bezala, jarrera bat bezala baizik. Gardentasuna materialek argiari igarotzen uzteko duten gaitasuna bezala, baina baita gainazaletik haratago begiratzeko, ikus daitekeena zeharkatzeko eta funtsezkoa denera iristeko modu bat bezala ere.
Esperientziari aplikatuta, gardentasuna honako hauek sakontasun handiagoz ikusteko gonbidapena da.

Denboraldi honetako ideien bazkalondoan, Jon Maia, Laia Acosta, Mikel Salas, Reparto Studio eta Álex López izan ditugu gurekin.

“Edertasuna argiaren eta itzalaren ondorioa da”
Junichirõ Tanizaki

Inertzia astintzeko menu bat, disidenteentzako oturuntza bat
Sukaldean nahiz sukaldetik kanpo gauzak egiteko bestelako modurik ba ote dagoen galdetzen diogu gure buruari. Jakin-min horrek bultzatuta, beste puntu batera biratzen dugu begirada eta zaporez eta esanahiz betetako esperientzia bat proposatzen dugu.