Oparitu Mugaritz
Desde 412,00 €
Mugaritz esperientzia-kontzeptuaren oinarria bazkari edo afari baterako gonbidapen bat da, bisitatzen gaituztenek gure filosofia gastronomikoaz goza dezaten, eta ahoa ez ezik burua ere ireki dezaten. Opari-bonuaren hiru aukera ditugu:
- Mugaritz esperientzia: dastatze-menua eta menuarekin batera gure sommelier taldeak prestatutako edari-sorta txiki bat barne hartzen ditu. Kontzeptu horren prezioa 412 €-takoa da pertsonako, BEZa barne.
- Mugaritz & Esentzia esperientzia: dastatze-menua eta alkoholik gabeko edota alkohol-maila baxua duten edariekin egindako maridajea. Aukera hartzituak, teak, zukuak eta bitxikeriak sukaldaritza-proposamenarekin batera. Kontzeptu horren prezioa 452 €-takoa da pertsonako, BEZa barne.
- Mugaritz & Laztana esperientzia: dastatze-menua eta Vis à Vis uztarketa osoa barne hartzen ditu. Vis à Vis ardoen eta beste edari batzuen bilduma mutantea da, ekoizle konplizeekin eskuz ehundutako kolaborazioen emaitza. Ekoizle horiekin batera, Mugaritzen bakarrik deskortxatzen diren bitxikeriak aukeratzen ditugu. Kontzeptu horren prezioa 532 €da pertsonako, BEZa barne.
Esperientzia 2 denboralditan kontsumituko da, ematen den egunetik zenbatzen hasita, eta irekita geratuko da oparia jasotzen duen pertsonaren erabakia hartzeko, zein egunetan hartuko duen.
