Andoni Luis Adurizek International Luxury Awards sarietan Bikaintasunaren Diamante Saria jaso du
30/09/2025
Luxury Spain Luxuaren Espainiako Elkarteak antolatutako International Luxury Awards – Diamonds of Excellence sarien lehen edizioan, Andoni Luis Adurizek Bikaintasunaren Diamante Saria jaso du “Sukaldari” eta “Jatetxe” onenaren kategorian.
Okitaldiak San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian (Madril) munduko 25 lider baino gehiago bildu zituen, kultura, teknologia, moda, jasangarritasuna eta gastronomia bezalako sektoreetatik etorriak. Ekitaldiaren buru izan ziren S.A.R. la Princesa Béatrice d ‘Orléans, Ohorezko Presidente eta Luxuaren Espainiako Elkartearen Fundatzailea, eta Cristina Martín Blasi, Presidente Exekutibo eta Fundatzailea. Elkarrekin, ospakizun horren garrantzia nabarmendu zuten: herentzia, tradizio eta bikaintasunaren sinboloa, Espainia nazioarteko agertokira proiektatzen duena, prestigioaren eta berrikuntzaren benetako erreferente gisa.

International Luxury Awards – Diamonds of Excellence sarien lehen edizio honetako sarituen artean, nazioarteko hainbat pertsona nabarmentzen dira: Miguel Ángel Moratinos (Bikaintasun Instituzionala), Sheikha Latifa bint Mohammed Al Maktoum (Kultura), Carmen Thyssen-Bornemisza (Artea eta Ondarea), Eugenia Martínez de Irujo eta Narcís Rebollo (Lifestyle), Khalaf Ahmad Al Habtoor (Enpresa), Sir Martin Sorrell (Ekintzailetza), John Hoffman (Teknologia), Sonu Shivdasani (Abegikortasuna), Gabriel Escarrer (Nazioarteko Hedapena), Caroline Scheufele (Bitxigintza eta Erlojuak), Marie-Claire Daveu (Jasangarritasuna), Ainhoa Arteta (Nazioarteko Karrera Artistikoa), besteak beste.
Fundada en 2010 bajo la Presidencia de Honor de S.A.R. la Princesa Béatrice d’Orléans y de Cristina Martín Blasi, la Asociación Española del Lujo – Luxury Spain es la organización oficial sin ánimo de lucro que representa al sector high-end en España. Con más de 150 miembros en moda, belleza, lifestyle, gastronomía y hospitalidad, la Asociación promueve la internacionalización de la excelencia española, apoya a sus miembros en la escena global y fomenta colaboraciones entre instituciones y marcas.
Luxury Spain Luxuaren Espainiako Elkartea da Espainian high-end sektorea ordezkatzen duen irabazi-asmorik gabeko erakunde ofiziala. 2010ean sortu zen, S.A.R. la Princesa Béatrice d ‘Orléans eta Cristina Martín Blasiren ohorezko lehendakaritzapean, eta modan, edertasunean, lifestyle-n eta gastronomian 150 kide baino gehiago ditu Elkarteak. Helburutzat Espainiako bikaintasuna nazioartekotzea sustatza da, bere kideei lagunduz eta erakundeen eta marken arteko lankidetzak sustatuz.