Bertso bat transparentziaren inguruan
Scroll
Hitzek sormenari ekiteko abiapuntu bezala balio digute. Azaroan, sormen-garaia hastear geundenean, “Mugaritz. Sin pan ni postre” dokumentala estreinatu zen Movistar Plus+-en. Geure burua transparentzia ariketa horretan ikusteak, hitz hori aurtengo abiapuntu natural bihurtu zuen.
Zer da transparentzia? Galdetu diogu gure buruari maiz azken asteetan. Duela aste batzuk egindako dastaketan, Jon Maia bertsolariak eman zigun erantzuna.