Klik argitzeko
Klik itzultzeko
DRAG

Sakatu botoi hauetako bat argitzeko

Egin klik hemen itzultzeko

Menua
Instagram

Mugatik gure buruak berrasmatzen

Sake ish – Ezer ez da galtzen

Scroll

Zientziaren mundura jotzen dugu etengabe. Ikasteko eta gure lan gastronomikoa oinarritzen duten azalpenak argudioz elikatzeko, baina baita gure alorretik ekarpena egiteko ere, ezaguera espezializatuak gizartearen mesedetan aplikatzeko aukera ematen duten espazioak sortuta. Horregatik egin dugu bat Neurospora proiektuarekin, Basque Culinari Center-ekin batera (Alejandra Massa doktoregaiaren eskutik) eta, besteak beste, Harvard Unibertsitatearekin eta Stanford Unibertsitatearekin, eta Vayu Maini Rekdalekin. Proiektuaren helburua Neurospora intermedia onddoak sukaldaritzan izan ditzakeen erabilerak arakatzea da. Onddo jangarri hori Javan (Indonesia) erabili izan da tradizionalki, eta janari zoragarri bihur daitezkeen elikagai-hondakinak hartzitzeko ahaleginetan baliatu da azkenaldian. Aurreko ikerketen arabera, oncom-aren moduko haragiaren alternatibak substratu ez tradizionalekin prestatzeko lagungarria izan daiteke, bai eta almidoiak azukre bihurtzen dituzten entzimak ekoizteko ere. Guri dagokigunez, eta oraindik ere fase goiztiarrean gauden arren, emaitzak oso ernagarriak dira: Neurospora intermedia onddoa arroz-oinarri baten gainean hartzitzeari esker, edari bat lortu genuen, ezaugarri organoleptiko erakargarriak dituena. Gainera, edariarekin batera gure mahaikideei zerbitzatzen diegun mokadu bat ere lortu genuen.