Vis à Vis 2025: denboraldi honetako sormen likidoa
28/05/2025
2022an amets bat izan genuen: janariarekin gertatzen den moduan, edarien unibertsoan ere sormen lengoai bat sortzea, gure edarien bildumari esanahi berri bat emanez. Geroztik, 50 cuvèe baino gehiago sortu ditugu – ardoetatik hasita, hidroezti, sake eta kombutxetara – munduko leku ezberdinetako enologo, upategi edota ekoizleekin izandako sormen prozesu baten emaitza direnak. Urteak igaro ahala eta proiektua sendotzen joan den heinean, Vis à Vis gure lengoai kreatiboaren luzapen bat bihurtu da.
Botila bakoitza ikerketa eta ko-sorkuntza prozesu baten fruitua da, gure sumilleria eta I+G taldeen eta parte hartzen duten ekoizleen artean. Haietako askorentzat, ekimen honek aukera bat suposatzen du bide ohikoetatik irten eta mapaz kanpo ikertzeko. Gure moduan, haiek ere badakite bide nagusitik kanpo hazten direla lorenik berezienak. Emaitza edari efimeroak dira, Mugaritzen bakarrik dastatu daitezkeenak, Vis à Vis bihurtuz esperientzia bakar eta errepikaezin bat.
2025eko edizioak proiektuaren horizonteak zabaltzen jarraitzen du. Urte bezala, aurten ere elkarlan berri batzuk gehitu ditugu bildumara: Loira aranean kokaturiko Domaine de Pallus, Daniel Niepoort (Portugalen), Bierzora ere itzuli gara Ricardo Palaciosen eskutik, norekin cuvée berezi bat sortu dugun (hainbat partzelatik hartutako ardo zuri bat egin dugu).
Gure ingurune hurbilena ere bildumaren parte da: Chivite-ren artxiboko rosado bat, bere erreserba pribatutik berreskuratua, eta Sancho Rodríguez-ek berreskuratutako mahasti abandonatuetatik datorren garnatxa bat.
Vis à Vis ez da soilik ardo mundura mugatzen. 2025ean, bildumak Liébana haraneko orujo bat, Petritegi-ko sagardo apartsu bat, Japoniako tea fermentatu batekin egindako Pet Nat Tea bat, artisau ingeles espumoso bat eta molekulen aditu François Chartier-en batera Japonian sortutako sake bat barne hartzen ditu.
Bilduma bat baino gehiago, Vis à Vis edaria prozesu sortzailearen osagai integrala bezala ulertzeko modua da. Bilduma efimero, bizia eta etengabe eboluzionatzen ari dena, gure I+G taldea inspiratzen duena eta posible denaren mugak esploratzen jarraitzeko bide berriak zabaltzen dituena.
