Klik argitzeko
Klik itzultzeko
DRAG

Sakatu botoi hauetako bat argitzeko

Egin klik hemen itzultzeko

Menua
Instagram

Mugatik gure buruak berrasmatzen

Muuuu, muuuu

Scroll

HaHornitzaile batzuek, osagaiak ez ezik, askoz gehiago ematen digute. Horren adibide ona da Mugarrieta, guretzat proiektu inspiratzailea dena, ausardiarengatik eta artisau-lana gainerakoek ez bezala egiteagatik. Jaizkibel mendiko magalean kokatutako izen bereko baserrian, Hondarribira eta Hendaiako bikiei begira, Ion Areitio da abeltzaintzaren tradizioak ikuspegi garaikidearekin txertatu dituen laugarren belaunaldia. Bazter guztietako turistak erretegi eta beste ohitura batzuen edo txuleta eta bestelako ikonoen inguruan biltzen dituen lurralde honetan, taberna eta jatetxeetan eskaintzen den haragi gehiena inportatu egiten da. Jasangarritasuna errealitate eginez (eta ez lelo hutsa) eta autonomia zein autosufizientziaren printzipioak landuz, Mugarrietak esnetarako eta haragitarako behiak hazten ditu, batez ere txahalak (hogeita hamar bat abelburu urtean), belar eta bestelako produktu naturalez —hala nola arto-siloa edo tokiko sagardotegietatik eskuratzen duten sagar-patsa— osatutako elikadura oinarri hartuta. Haragia eta esnea merkaturatzen dituzte, haragitarako idiak gizentzeaz gain. 2025eko menuan, bidaia bat eskaintzen dugu haien eskutik, gordinetik abiatu eta egosira iristeko, hartziduratik iraganda: Penicillium sojaerekin inokulatutako tartar bat, xerra erre bat eta txintxorta formako beste bat.