Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Berriak

Madrid Fusión. 'Adimen ekologikoa: bigarren azala'

2010/01/26

Andoni Luis Aduriz, Mugaritz jatetxeko sukaldariburua, Madrid Fusión-en VII. ediziora etorri da jatetxean eskaintzen hasi den plater berrienak aurkeztera. Lau errezeta berri aurkeztu ditu; lauak karearen erabileran oinarritutako sukaldaritzako teknikarekin prestatuak.

Andoni Luis Adurizek hil berria den Carlos Cidoni eskaini zion 'Inteligencia Ecológica: segunda piel' hitzaldia. Hiru zatiko hitzaldia izan zen: lehenengoan, ikuspegi teorikotik jorratu zuen gaia; bigarren zatiaren edukia praktikoagoa izan zen eta, hirugarrenean, ikus-entzunezko emanaldi bat eskaini zuen. Hitzaldiaren lehenengo zatian, Luis Adurizek azaldu zituen kareak mineral gisa dituen ezaugarriak eta gizakiek mineral edo kareharri gisa eman dioten erabilera, historia guztian zehar izan baita erabilia. Karearen hainbat erabilera azaldu zituen, hala nola, eraikuntzako, kontserbaziorako edo erreketarako erabilerak. Adurizek nabarmendu zuen, halaber, karea funtsezko elementua izan dela erdialdeko Amerikako kultura eta espeziea bera garatzeko orduan.

Sukaldaritzan, esnetik gurina ateratzeko erabiltzen da karea eta, urarekin nahastuz gero, jakiei bigarren azal moduko bat jartzen die, hain zuzen, Mugaritzeko taldearen hitzaldiaren izenburuak dion bezala. Sukaldaritzako teknika honen alde praktikoa ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek, in situ prestatu baitzituzten Aran paxa lurkarak. Nota freskoak eta beroak eta Parrillan erretako platanoa, itsas triku kremaren gainean (azken hori, Mibu jatetxeko Ishida chefaren omenezkoa). Ikus-entzunezko emanaldi bat ere izan zuten: Terebuza fosilizatua, arrautzekin eta itsas ukituekin ondua eta Nekora beltzaren hariak eta topinanbu erreak.