Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Lege oharra


DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA BABESTEKO POLITIKA


NOR GARA

Lege-ohar honek www.mugaritz.com eta www.mugaritzak.com webguneak (aurrerantzean, «Webgunea») erabiltzeko eta ikusteko baldintza orokorrak biltzen ditu. Webgune horiek MUGALA INNOVA SL sozietate mugatuak (aurrerantzean, «MUGALA INNOVA») ipintzen ditu, doan, Interneteko erabiltzaileen eskura. Jakinarazpenetarako, aipatutako sozietatearen helbidea Frantzia pasealekuko 2 1. c (Donostia) da eta IFK, berriz, B20567848. MUGALA INNOVA Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 1798. liburukian, 72. folioan, 1. atalean, SS-11394 orrian.

Webgunera sartzeak eta webgunea erabiltzeak honako baldintza hauek erabat onartzea esan nahi du, webgunearen zerbitzu jakin batzuetan aplika daitezkeen baldintza partikularrei kalterik egin gabe.

Jabetza intelektuala eta industriala

MUGALA INNOVAri dagokio webgunea osatzen duten elementu guztien jabetza intelektuala, baita iturburu-kodeena, diseinuarena, nabigatzeko egiturarena, datu-baseena eta bertan jasotzen diren gainerako elementuena ere. Izan ere, MUGALA INNOVAk horiek guziak ustiatzeko eskubideen titulartasuna du (batik bat erreprodukzioari, banaketari, komunikazio publikoari eta eraldaketari dagokionez) eta horiek argitaratzeko beharrezko baimen guztiak ditu.

Webguneko edukia bistaratzea, inprimatzea eta zati batean deskargatzea baimenduta dago, baina honako baldintza hauek betetzen badira bakarrik:

  • Webgunearen helburuekin bateragarri izatea.
  • Webguneko informazioa era pertsonalean eta pribatuan bakarrik erabiltzeko eskuratzea. Espresuki debekatuta dago merkataritza-helburuetarako erabiltzea, baita legez kanpoko helburuetarako ere.
  • Webguneko edukien osotasuna errespetatu behar da, espresuki debekatuta baitago horiek aldatzea.

Webguneko irudietako batzuk hirugarrenen orrietakoak dira. Guztiak ere fede onez erabili dira, merkataritza-helburuetarako doan erabiltzea baimentzen duten lizentziapean argitaratu baitira. Horrelakoetan, egilea eta iturria behar bezala zehaztu dira, eta guztiei ere iturburu-gunean adierazitako lizentzia aplikatu zaie.

MUGALA INNOVA bere produktuei eta zerbitzuei loturiko jabetza industrialeko eskubideen titularra da. Hirugarrenen produktuen eta zerbitzuen aipamenei dagokienez, MUGALA INNOVAk aitortzen du jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak haien titularrei dagozkiela. Hala bada, webgunean produktu eta zerbitzu horiek aipatzeak edo bistaratzeak ez du esan nahi MUGALA INNOVAk horien gaineko eskubiderik edo erantzukizunik duenik, ez eta laguntzen, babesten edo gomendatzen dituenik ere, nola eta ez duen espresuki halakorik adierazten.

Webguneko informazioa baimenik gabe erabiltzeak, birsaltzeak edota MUGALA INNOVAren jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzeak legeak ezarritako ondorioak izango ditu.

Aldaketak

Webguneko ezaugarriak hobetze aldera, MUGALA INNOVAk webguneko informazioa aldatu eta eguneratu ahal izango du edozein unetan, jakinarazpenik egin behar izan gabe. Halaber, webguneko konfigurazioa eta diseinua ere aldatu ahal izango ditu, baita lege-ohar hau eta egoki iritzitako baldintza partikularrak ere.

Erantzukizunetik salbuestea

MUGALA INNOVAk ez du webgunera edo haren edukira sartzean etenik edo akatsik izango ez denik bermatzen, ezta hura eguneratuta egongo denik ere. Dena den, akatsak konpontzeko, komunikazioa berrezartzeko eta edukiak eguneratzeko eginkizun guztiak gauzatzeko konpromisoa hartzen du, betiere hura egitea ezinezkoa edo oso zaila egiten duten arrazoiak ez badaude, eta akatsen, deskonexioen edo edukien eguneratzerik ezaren berri izan bezain laster.

MUGALA INNOVAk ez du bere gain hartuko webgunetik estekatutako edukien, informazioen edo zerbitzuen erantzukizunik, baldin eta besterenak badira. Era berean, ez du bermatzen sistema informatikoan (hardwarean eta softwarean) edota erabiltzailearen dokumentu zein fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik. Horrela bada, salbuetsita egongo da erabiltzaileak, arrazoi horiek direla medio, izan ditzakeen kalteen gaineko erantzukizunetik.

Era berean, ez dagokio MUGALA INNOVAri gerta daitezkeen segurtasun-akatsen, erabiltzailearen sistema informatikoak (hardwareak eta softwareak) eta bertan gordetako fitxategi zein dokumentuek izan ditzaketen kalteen gaineko ardurarik, baldin eta honako arrazoi hauen erruz gertatu badira:

  • Erabiltzaileak webguneko zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko erabilitako ordenagailuak birusen bat izatea.
  • Nabigatzailea behar ez bezala erabiltzea edota nabigatzailearen bertsio eguneratu gabeak erabiltzea.

Erabiltzaileen parte-hartzea

Webguneko orrialde batzuetan erabiltzaileek iruzkinen bidez parte har dezakete. Horrelakoetan, parte hartzeko xedez ezarritako inprimakia bete behar da testua bidali ahal izateko. Testu horiek bidaltzean, eta dagokien estekan klik egitean, honako hauek onartuko ditu erabiltzaileak:

  • Legedi aplikagarria, eskuarki onartutako morala eta ohitura onak, ordena publikoa eta honako sarbide nahiz erabilera baldintza orokor hauek errespetatzea.
  • 14 urte baino gehiago izatea.
  • Bidalitako iritziak legezkoak nahiz egiazkoak izatea, bai eta artikulu bakoitzaren gaiari nahiz edukiari buruzkoak ere.
  • Interneten testuak argitaratzeari buruz legeak agintzen duenaren araberako baimena ematea MUGALA INNOVAri.
  • Inola ere ez igortzea eduki eta esteka difamatzaileak, laidogarriak, mingarriak, iraingarriak, arrazistak, lizunak, mehatxagarriak edo baztertzaileak, ezta merkataritza-, promozio- edo publizitate-asmokoak ere.

Era berean, honako hauek onartzen dituzte erabiltzaileek:

  • MUGALA INNOVAk ez ditu inola ere bere gain hartuko erabiltzaileek emandako iritziak; erabiltzaileena izango da, erabat, haiek emandako iritziaren gaineko erantzukizuna.
  • Erabiltzaileen iruzkinetan adierazitakoa ez da MUGALA INNOVAren, bere bazkideen edo bere langileen iritzien isla.
  • MUGALA INNOVAk ez du inola ere bermatuko erabiltzaileek bidalitako edukiak argitaratuko direnik. Zentzu horretan, jasotako iruzkin guztiak automatikoki berrikusiko dira antispam-iragazki baten bidez. Gainera, iruzkin horien zuzentasuna zaintzeaz arduratuko da webguneko administratzaile bat, betiere adierazpen- eta informazio-askatasun demokratikoak aintzat hartuta.
  • MUGALA INNOVAk honako parte-hartze arau hauek betetzen ez dituzten iruzkinak ezabatu ahal izango ditu.

Google Analytics

Webguneak Google Analyticserabiltzen du, Google, Inc. etxeak eskainitako web zerbitzu analitiko bat. Enpresa hau Delawarekoa da eta bere bulego nagusiaren helbidea honako hau da: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak (aurrerantzean, Google). Google Anlytics-ek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzailearen ordenagailuan kokatutako testu-fitxategiak, webgunearen erabileraren azterketa estatistikoa egiteko aukera ematen dutenak. Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (zure IP helbidearena barne) zuzenean Google enpresak Amerikako Estatu Batuetan dituen zerbitzarietara iritsiko da eta hark artxibatu egingo du. Google enpresak MUGALA INNOVAren kontura erabiliko du informazio hori, webgunearen erabilerari buruzko estatistikak eskaintzearren. Gainera, aipatutako informazioa hirugarrenen esku utzi ahal izango du, legeak halakorik aginduz gero, edota hirugarrenek Google enpresaren kontura informazioa erabiltzen badute. Googlek ez du zure IP helbidea Googlek dauzkan bestelako datuekin lotuko. Erabiltzaileak informazio horren erabilera eragotzi dezake. Horretarako, arakatzailea cookien erabilera baztertzeko konfiguratu behar da.

Eskumena eta jurisdikzioa

Honako baldintza orokor hauek Espainiako legediak zuzenduko ditu.

MUGALA INNOVAk eta erabiltzaileak espresuki uko egiten diote legokiekeen edozein eskumeni eta jurisdikziori, eta Donostiako epaitegien eta auzitegien menera egongo dira, webgunerako sarbidea edo webgunearen erabilera direla medio sor daitekeen edozer liskar konpontzeko.

Merkataritza elektronikoa. Entregatzeko baldintzak eta epeak

Entregatzeko epea:

Bidalketa nazionalak: 24 eta 48 ordu artean.
Nazioarteko bidalketak: 10 eguneko epe balioetsia, helburu-herrialdearen arabera.

Bidalketa-gastuak indarreko tarifaren araberakoak izango dira, bai eta pisuaren eta helmugaren araberakoak ere.

ERRESERBAK EZEZTATZEKO BALDINTZAK

Zure erreserba berresteko 115 € ordaindu behar dira aldez aurretik. Zenbateko hori azken fakturatik deskontatuko da. Joaterik ez badago, data aldatu edo erreserba hirugarren bati transferitu dakioke. Diru hori ez da itzuliko, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Zure erreserbaren egunean aurkezten ez bazara, gordailua ez da itzuliko, eta ezingo da erreserba dataz aldatu, ezta hirugarrenei transferitu ere.

 

DATU BABESA

Datu Babesaren ingururuko Erreglamendu Orokorra jarraituz, jakinarazten dizugu eman dizkiguzun datu pertsonalak, MUGALA INNOVA erantzule dena, produktu eta zerbitzuen inguruko informazioa helarazteko erabiliko direla, empresa erantzulearen nahiz talde bereko enpresa lankideengandik, datu horien ezabatzea eskatu arte . Erreglamenduan jasotzen diren eskubideak erabili ditzakezu postontziko helbidera jakinarazpena bidalita responsablelopd@mugaritz.com

 

DATU BABESAREN POLITIKA

Honako web orri hauek www.mugaritz.com eta www.mugaritzak.com MUGALA INNOVAren zerbitzuen eta produktuen berri ematea dute helburu nagusitzat.

MUGALA INNOVA , SLk bere gain hartzen ditu datu pertsonalak babestearen arloko legezko betebeharrak, Europar Parlamentuaren 2016/679 Erreglamenduan eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluan jasotako datu pertsonalen trataerari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko legezko betebeharrak.

 

DATU TRATAERAREN ERANTZULEA

 

Erabiltzaileak bere datuak eskatzen zaizkion moduan eman nahi dituen erabakitzeko (esanbidez, askatasunez eta bere borondatez) informazio egokia izan dezala da MUGALA INNOVAren nahia.Alde horretatik, erabiltzaileari jakinaraziko zaio jasotako datuen trataeraren erantzulea izango dela MUGALA INNOVA (egoitza: Francia Pasealekua, 2 – 1o C, Donostia-San Sebastián (helbide elektronikoa: responsablelopd@mugaritz.com) eta  enpresa lankideak.

MUGALA INNOVAk jakinarazten du fitxategiaren arduraduna eta titularra dela, haren kudeaketa hirugarren bati esleitzeko aukera alde batera utzi gabe. Erabiltzaileek berariazko baimena ematen diote aukera horri.

Beren lana egiteko erabiltzaileen datuak baliatzeko beharra duten langileek bakarrik dute haietarako sarbidea. Datuak babesteko edo/eta gure segurtasun politikak urratzen dituen edozein langilek diziplina zigorra jaso ahal izango du, kaleratzea edo akzio zibilak eta/edo penalak barne.

 

DATU TRATAERAREN HELBURUA

 

Datuak jaso eta tratatuko dira honako helburuekin:

a) Erabiltzaileek eskatutako zerbitzua behar bezala kudeatzeko.

b) Erabiltzaileen parte-hartzeari buruzko informazioa izatea, helburu estatistikoekin.

c) Erabiltzaileei MUGALA INNOVA edo/eta enpresa lankideen produktuen eta zerbitzuen berri ematea.

d) Langileen hautespen prozesuetan edo proiektuen proposamenetan bere parte hartzea kudeatzea

Aurkakoa adierazi ezean, inprimakietan biltzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira webguneko zerbitzuak edo dagokion web orriko ataleko zerbitzuak baliatzeko. MUGALA INNOVAk ezingo ditu nahitaezko datuak ematen ez dituztenak erregistratu.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osoak jarriko ditu inprimakietan, eta ez baditu behar bezala betetzen, edota datu faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratu gabeak ematen baditu, bere gain hartu beharko ditu horrek eragindako kalteak.

MUGALA INNOVAk fitxategi automatizatuan jasotako datuen inguruan indarrean den legediak ezartzen duen sekretu betebeharra betetzera behartzen du bere burua.

 

ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK

Interesatuak edo bere ordezkariak, bai eta gurasoek zein tutoreek, edonoiz egikaritu ahal izango dute datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, aurkaritzarako, trataera mugatzeko edo datuen mugikortasunerako eskubidea. Horretarako, idazki bat zuzendu beharko zaio MUGALA INNOVAri, aurrez adierazitako helbideetara, erabiltzailearen nortasuna adierazita; webgunearen bidez, postontziko helbidera jakinarazpena bidalita responsablelopd@mugaritz.com. Beti ere, bere nortasuna bermatzen duen dokumentu bat erantsiz eta erabili nahi duen eskubidea adieraziz.

 

DATUAK GORDETZEKO EPEA

Datu pertsonalak gordeko dira, datuen tratamenduaren helburuaren irizpidea jarraituz eta ez dira ezabatuko interesatuak horrela adierazi arte.