Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Berriak

Kirol nutrizioan berrikuntzak egiteko hitzarmena

2022/05/03

 

  • Lankidetza-hitzarmenak hiru ardatz nagusi ditu: hezkuntza-eremua, elikagai berrien garapena eta doitasun-nutrizioa.
  • Mugaritzek osasunaren inguruko kultura sortzen lagunduko du, bai eta nutrizio-beharrak asetzera zuzendutako produktu berriak garatzen ere, begirada gastronomiko bat emanez, irensteko unea plazer-une bihurtzeko.

Kirol nutrizioa da gehien berritzen den adarretako bat, eta entrendua bera bezain garrantzitsua da. Elikadura zaintzeak lesioak prebenitzen ditu, muskuluak indarberritzen laguntzen du eta, zalantzarik gabe, eragina du errendimenduaren hobekuntzan.

Esparru horretan hazten jarraitzeko asmoarekin, Realak proiektu bat bultzatu du Mugaritzekin, ikerketa eta berrikuntza gastronomikoko erreferenteetako batekin, eta AZTIrekin, besteak beste nutrizio pertsonalizatuari eta osasuna hobetzeko produktu berrien garapenari buruzko ekimenetan murgilduta dagoen zentro teknologikoarekin.

Lankidetza hitzarmen horren eskutik, talde txuri urdinak beste aurrerapauso bat emango du kirol nutrizioan, orain arte jada garrantzi handia zuen arloan. Hauek izango dira gure profesionalek Mugaritzekin eta AZTIrekin batera landuko dituzten hiru ardatzak:

- Hezkuntza eremua: Osasunaren eta ohitura osasungarrien inguruko kultura sortzea, hurbileko eta kalitatezko produktuekin. Tailerrak, hitzaldiak eta topaketak egingo dira oinarri futboleko jokalariekin eta haien senideekin, eta agian Gipuzkoako klubentzat ere izango da. Realak erreferente izan nahi du bere lurraldean elikadura ohitura eta praktika onak ezartzen laguntzen.

- Berrikuntza: Elikagai berriak garatzea (errezetak, elikagaiak eta/edo nutrizio gehigarriak), futbolarien nutrizio beharrak asetzeko, eta ikuspegi gastronomiko bat ere txertatuta, ahosabaia ere ikuspegi hedonista batetik asetzeko. Elikagaiak ahoratzeko unea plazer eta gozamen une bihurtzea. 

-Doitasuneko nutrizioa: Futbolarientzako elikadura eta osagarri plan indibidualizatuak garatzea, haien nutrizio egoera orokorrarekin, hormona egoerarekin, oxidazio egoerarekin eta zelulen hanturarekin lotutako analisi zehatzetan oinarrituta.

Hitzarmen hau ez da soilik gizonezkoen eta emakumezkoen partzela profesionalean aplikatuko; futbol hezitzailean ere ezarriko da. Duela hilabete batzuk hasi ziren proiektu hau lantzen, baina duela aste pare bat Reale Arenan formalizatu zen lankidetza hori.