Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Berriak

Mugaritzek uztailaren 31n irekiko ditu ateak, inoiz baino Mugaritz-ago izateko borondatearekin

2020/06/16

Zalantzaz betetako hilabeteen ostean, Mugaritzek uztailaren 31n irekiko ditu ateak, inoiz baino Mugaritz-ago izateko asmoarekin. Egoera nahasi honek gelditzera eta sortze ari garen munduaren inguruan hausnartzera behartu gaitu. Geldialdi honek garena eta izan nahi duguna baieztatzeko balio izan digu, hau da, bilaketa-espazio bat. Gure etxeetatik, egoera konplexu horri aurre egin nahi izan diogu gure tresna nagusiaren bidez: sormena. Elkarrekin, zuhaitz etxe metaforiko batean babestu gara, txoko honetatik asmamena pizteko erronkak proposatuz. Ariketa horiek gure komunitatearekin partekatu ditugu sareetan, errealitate berri horri beste begirada bat emateko asmoz, eta emaitzak hemen ikus daitezke.


Egoera horren aurrean gizarteak izan duen eskuzabaltasuna, kemena, indarra eta komunitate-espiritua inspirazio iturri izan dira guretzat, eta gogorarazi digu, errealitateari aurre egiteko gure egunerokoan beti gogoan dugun esaldi batek dioen bezala: "Ezinezkoa den hori errealitate bihurtzeko, gizakiaren borondatearen soilik lor daiteke".