Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Berriak

Mugaritzek maiatzaren 1ean irekiko ditu ateak, ?lehen aldiak? ardatz dituen proposamen batekin

2021/04/08

Aurtengo sormen-garaian parte hartu dute, besteak beste, Juan Jose Millas idazle eta kazetariak, Juan Luis Arsuaga paleontologoak, Niño de Elche diziplina anitzeko musikariak eta Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak.

Mugaritzek ilusioz eta indarrez ekingo dio 24. denboraldiari datorren maiatzaren 1ean, lehenengo aldien kontzeptuaren inguruko proposamen bat aurkeztuz.

Urtero bezala, urtarriletik apirilera bitartean, Mugaritz 2021eko esperientzia pentsatzen eta diseinatzen aritu da, sormen-garaia bezala ezagutzen den aldian. Bilaketa garai honetan, urtero ikasitakoa birpentsarazten behartzen duten lurralde berriak aztertzen ditu, ondoren, ideia horiek proposamen gastronomikoa osatzen duten 20-22 mokaduetara itzuliaz.

Sormen-garai honetan, "Lehen aldietan" sakondu nahi izan du: nola esperimentatu daiteke zerbait lehen aldiz? Zer esan nahi du lehen aldiz bizitzeak edo sentitzeak? Noiz izan zen lehen aldiz zerbait egin zenuen azken aldia? Noiz bizi izan zenuen zerbait desberdin? Noiz eman zenion balioa lehen aldiz zerbaiti?

"2020an zerbait oparitu badigu, lehen aldiko ametsarekin topo egitea izan da, lehengora itzultzeko irrikaz geunden. Mugaritz izaki bizidun bat da, urtero birsortzen dena bere nortasuna bizirik mantenduz, baina gauza bera izan gabe, urtero bere buruari buruzko bertsio berri bat eskainiz: urtero proposamen berri bat, begirada berri bat " Andoni Luis Adurizen hitzetan.


Proposamen gastronomikoan, adibidez, norbait lehen aldiz musukatzeko gonbidapena aurki dezakegu, osagai bati lehenengo aldia izango balitz bezala begiratzearen emaitza edota teknika berri baten lehen erabileraren emaitza.

Sormen-garaia

Sormen-garaian zehar, Mugaritzek duen diziplinarteko bokaziok bultzatuta, gastronomiatik kanpoko pertsonak bere sormen-prozesuan parte hartzera gonbidatzen ditu. Ez teknikak fintzeko, osagaiak amaitzeko edo txantiloiak diseinatzeko, baizik eta elkarrekin eraikitzeko Mugaritz berezi egiten duen hori: esperientzia inguratzen duen kontaketa, adimenarekin eta zentzumenekin dastatzen dena. Aurten, "mahaikide esperimental" horiek Juan Jose Millas idazle eta kazetaria, Niño de Elche musikari eta artista multidisplinarra, Juan Luis Arsuaga paleontologoa, Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria, Migueltxo Molina zinemagilea eta Eva Rivera Dock of the Bay dokumental jaialdiaren zuzendaria izan dira.

Aurtengo denboraldia urriaren 31n amaituko da eta, egoerak uzten badu behintzat, astearte gauetik igande eguerdira egongo da irekita, maiatza eta ekaina izan ezik, hilabete horietan ostegunetik igandera egongo da zabalik. Erreserbak webgunean edota 943 522455 telefonora deituz egin daitezke.


Desalgortimo by Mugaritz

Hasieratik, Mugaritzen bokazioa ezarritakoa haustea eta zeharbidean ibiltzea izan da. Asmo hori bere proposamen gastronomikoan, bere liburu eta ikus-entzunezkoetan edo antolatzen dituen jardunaldietan (amaitu berri den Diálogos de Cocina kongresua, esaterako) islatzeaz gain, bere izateko eta egoteko era bat definitzen du, bai munduari baita bere buruari ere begira.

Bere logikak zalantzan jartzeko nahi horretan, Desalgoritmo by Mugaritz ekimena sortu du: aurrez ezarrita dagoen horretatik ihes egin eta zerbait lehen aldiz esperimentatzean zer sentitzen den jakiteko gonbidapena.
Bide horretan urratsak ematen hasteko, bihartik aurrera eta 10 egunetan zehar Mugaritzek bere Instagram kontuaren eta https://desalgoritmobymugaritz.com/plataformaren bitartez, ezarritako logikak hausteko gonbidapenak partekatzen joango da.

Lehen ekimen honetan parte hartzen duten pertsona guztien artean, ausaz, bost zorioneko hautatuko dira, zeinak lagun batekin batera, irekiera ofiziala baino egun bat lehenago, apirilaren 30ean, denboraldiko entsegu orokorrean parte hartu ahalko duten, aurtengo proposamena probatzen lehenak izanik.