Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Berriak

Mugaritzek denboraren kontzeptua zalantzan jartzen du bere 20. urteurrenean

2018/03/21

Mugaritzek mahaikideei esperientziaren sortzaile izateko eta beraien irudimena pizteko gonbita luzatzen die

Mugaritzek bere hogeigarren denboraldia hasiko du datorren apirilaren 11an. Denboraldi berri honetan, mahaikideei esperientziaren sortzaile izateko gonbidapena luzatzen die. Bataz beste, 2 orduko eta erdiko iraupena izango duen kontaketa honetan mahaikidea gurutzaturiko elementu sorta baten aurrean aurkitukoda, non erabaki beharko duen zer egin: jan, edan edo une hau ere erabili bere ahotik haratago doazen aukerak irudikatzeko.

Gainera, urtero bezala, gaur jarri da martxan “Zuk irekiko dituzu Mugaritzeko ateak” ekimena. Azken honen xedea 5 zortedunei eta beraien bikotekideei 2018ko kontaketa ezagutzeko aukera ematea da, irekiera egun ofizialaren bezperan, hau da, apirilaren 10ean.

“Mugaritz bilaketarako espazio bat da, gure nahia da gu bisitatzera etortzen direnek gurekin partekatzea zalantza edo ezinegon horiek eta bakoitzak gure ondorioak atera ditzala, bakoitzaren kontaketaren amaiera osatuz” azaltzen du Andoni Luis Adurizek. Zenbat irauten du une batek? Ba al dago denbora baino luxu handiagorik? Errespetatzen al du denborak berarekin kontatu gabe egiten den hori? Momentu bat harrapatu al daiteke? Mahakide batek duen preziatuena, denbora, Mugaritzi eskaintzen diola abiapuntutzat hartuz, azken honek eskuragarri uzten dio kontaketa, berak bukatu edo berridatzi dezan bere bizipen, irudimen eta zentzumenen bitartez.

Mugaritzek 2018. urtean duela hiru urte hasitako apustu bat bermatzen du, solido eta likidoaren arteko bateraketa finkatuz, eta elementu bakar bat direla ulertuz. Elkarketa banaezina, zeinetan, uztarketaz haratago, beste faktore batek ere parte hartzen duen: seigarren zaporeak, zeinak sinestarazten digun, bata bestea gabe existituko ez litzatekeela.

Mahaikidearekin sortzaileak izateaz gain, sorkuntzak nola funtzionatzen duen sakontzea ere izango da aurtengo denboraldiko erronketako bat.

Horretarako, lantaldeak BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) bezalako erakundeekin egiten du lan sorkuntza prozesua aztertzeko eta sukaldarien buruko aldaketak ezagutzeko. Era berean, nazioarteko unibertsitateekin ere egiten du lan nola jaten dugun behatzeko. Zientzialari, artista edota ilusionistek osatuko dute ekosistema sortzaile honetako eguneroko bizitza.

Mugaritzek horrela ospatuko ditu taldelan, apustu, ilusio eta esfortzuz beteriko 20 urte hauek, zeintzuek finkatu duten Mugaritzek baduela berezko lengoaia bat, gastronomiaren bitartez bizitza bizitzeko era bat.