Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Berriak

Mugaritzek ahoa ez ezik burua ere irekitzera gonbidatzen ditu mahaikideak aurtengo denboraldian

2019/04/10

Sormen ekosistema honek 2019ko ideiak ezagutzeko 10 pertsona gonbidatzeko zozketari ekin dio gaur 

Janaria ezezaguna eta susmagaitza dena aurkitzera eramango gaituen atea moduan. Mugaritzek datorren apirilaren 10ean ekingo dio 22. denboraldiari mahaikideei sormen erronka berriak aurkeztuz, jangela laborategi batean bihurtuz eta gustuarekin jateko era konbentzionalak gaindituz; gustua izanik 2019. urteko kontzeptu gakoa. Urtero bezala, ofizialki ateak irekitzearen bezperan, apirilaren 9an, 10 pertsona gonbidatu nahi ditu “Zuk irekiko dituzu Mugaritzeko ateak” ekimenaren barruan, primizian aurtengo mokaduak dastatzera.

“Axolagabe uzten ez zaituen esperientzia bat izan dadin, ekarpenen bat egin behar dizu, atalase bat zeharkatu eta ezagutzen ez zenituen paisaia, zalantza edota erronketara eraman. Aurtengo Mugaritzeko esperientziak sentsazio berriei ateak ireki nahi dizkio, azken finean, ahoaz ez ezik burua ere irekitzean datza” azpimarratzen du Andoni Luis Aduriz, nork, iazko sasoian denboraren kontzeptua aztertu ondoren, aurten, bere taldearekin batera, gustuaren eta bere ertzen inguruan sakondu nahi du.

Xede hori lortzeko hainbat bide erabiliko dira: adibidez, hartzigarrien bitartez, bizitza eta heriotzaren arteko mugekin jolastu eta jatorriaren inguruko eztabaida jorratzeko; surik gabe sukaldatzeko entzimak erabiliz; gorputza mahai-tresna moduan ulertuz; zaporea garrantzitsuena den edo ez hausnartzeko testura berriak sortuz; mundu solido eta likidoaren arteko armoniak eraikiz; baina, batez ere, kontakizunak izanik esperientziaren arma sendoenak. Komunioaren, utopiaren, luxuaren, mendekotasunaren eta auto-mugatzearen ideiek euren adierazpen jangarriak izango dituzte, mahaikideei galdera berriak sortzeko nahian. Mugaritzek bisitariak sormen ariketa batean murgildu nahi ditu, zeinetan, oinarriak taldeak jarriko dituen, baina amaiera mahaikideen eskuetan egongo den. Azken honek erabaki beharko du gastronomiaren atalasea gurutzatu nahi duen edo ez.

Jangela laborategi moduan

Zentzu honetan, Mugaritzek Friburgoko Unibertsitateko (Suitza) eta Granadako Unibertsitateko ikertzailea den David García Burgosekin egingo du lan. Elkarrekin EMARINGO izena duen ikerketa zientifiko bat gauzatuko dute. Proiektu honen helburua dastamen ikasketak aztertu eta horiek gehiegizko pisuan eta gizentasunean duten eragina ikustea da. Udaberritik aurrera eta denboraldi osoan zehar mahaikideek -parte hartu nahi dutenek eta baldintzak betetzen dituztenak- dastamen esperientzietan parte hartu dezakete helduengan elikadura-patroiak nola ezartzen eta garatzen diren ulertzeko asmoz.
Jankideek teknologia ere eskura izango dute esperientziaz gozatzeko; janaria, artea eta teknologia berriak uztartuz. Proiektu horretarako, Mugaritzeko I+G taldeak hainbat bidelagun izan ditu: La Fura dels Bauseko sormen zuzendarietako bat, Pep Gatell, Ben Houge (Berkeley Unibertsitateko irakaslea, bideo-jokoetako musika sortzailea eta diseinatzailea) eta Jutta Friedrich diseinatzailea.