Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Berriak

Mugaritz Puntos de Fuga liburuak kreatibitateaz baliatuz gastronomia astintzea aldarrikatzen du

2019/03/28

294 orrialdeen bitartez Mugaritzen argitalpen berriak moldeak apurtzera eta bere etorkizuneko bideak marraztera gonbidatzen du.

Seigarren zaporea existituko balitz, istorioen zaporea izango litzateke. Mugaritzek 21 urte daramatza bere bidea eginez eta gastronomiaren mugak zalantzan jarriz. Planeta Gastrorekin batera, liburu berri bat argitaratu du, kontaketa intimo baten bitartez, Mugaritzek sukaldaritza nola bizi duen kontatzen duena, kreatibitatea izanik bere ihes-punturik indartsuena definitu gabeko espazio baterantz ideiak islatzeko; errealitateak istorio jangarrietan bihurtzeko erronkak proposatuz, zeinak zaporez baino gehiago esanahiez beteta dauden.

“Atzera begiratzea baino, gure irakurleei bizi dugun unibertsoaren inguruko kontaketak eskaini nahi dizkiegu, bi hamarkada hauetan ikasi duguna (edo ustez ikasi duguna), ez dakiguna (edo gure buruari galdetzen dioguna) eta baita amesten eta irudikatzen duguna” hausnartzen du Andoni Luis Adurizek.


Men egingo duzu edo errebelatu egingo zara? Ona dago hau? Nor dago sukaldean? Norbait dago hor? Non dago irteera? Horiek dira irakurlearekin partekatzen dituen galderetako batzuk, eta horiek dira, hain zuzen ere, liburua osatzen duten bost kapituluen izenburuak. Ekosistema honen izateko eta egoteko era hitzetara itzultzeaz gain, argitalpen honek argazkiak eta ilustrazioak ditu, estetikoki islatzeko talde honen iruditeria eta irakurlea berarekin batera murgiltzeko, elkarrekin ezagutzeko hegaldi honek nora daramatzan.


294 orrialde hauetan uztartzen dira, 50 argazki jangarri, 42 irudi eta 22 marrazki zeinak zerikusi osoa edo zerikusirik ez duten janariarekin, bost kapitulu, osatu gabeko gurutzegrama bat norbaitek osatzearekin amesten duena, otoitz bat, errege eta printzeen kontaketak, Mugaritzen inguruan esan diren hitz politak eta ez hain politak, eta hiztegi bat zeinak definizio berri bat ematen dien sukaldeko erronkei aurre egiteko beti sukaldaritzakoak ez diren kontzeptuei.