Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Berriak

Diálogos de Cocina Txiki: edizio berezia gastronomiari berriro ere neurria hartzeko

2021/09/10

  • Irailaren 28an itzuliko da Donostiara Euro-Toques, Basque Culinary Center eta Mugaritzek sustatutako kongresua, diziplina anitzeko jardunaldi bizi batekin; gainera, online ikusi ahalko da, doan.
  • Remedios Zafra saio-idazlea, Ernesto Castro filosofoa, Juan José Millás idazlea, Uxue Alberdi bertsolaria eta Quan Zhou irudigilea (Gazpacho Agridulce) izango dira gonbidatu nagusiak, Pantomima Full taldearekin batera; horrez gain, amaieran Nino de Elche flamenko-abeslariaren kontzertua egongo da.
     

Munduak halabeharrez ezberdina den errealitate bat normalizatzen duen bitartean, Diálogos de Cocina kongresuak berriro ekin dio joan den martxoko edizioan hasitako elkarrizketari, sei hilabete geroago etengabe eraldatzen ari den gastronomiako sektore dinamikoan bizirik dauden errealitateak aztertzeko. Izan ere, mahaia protagonista izango da berriro irailaren 28an, eztabaidaz eta diziplina arteko konferentzia pizgarriz betetako edizio berezi batean; haien xedea izango da gastronomiaren kapital sozialaz hausnartzea eta hura bultzatzen dutenen sormena elikatzea.


Proiektuaren sustatzaileek, hau da, Mugaritz, Euro-Toques eta Basque Culinary Centerrek (zeina eragiketen zentroa izango den beste behin) indarrak batu dituzte goiz bizi bat prestatzeko, non Ernesto Castro pentsatzaileak jan eta idaztearen arteko harremana aztertuko duen, Quan Zhou irudigileak (Gazpacho Agridulce) immigranteek sukaldeetan biziko dituzten errealitateen berri emango duen, Remedios Zafra saio-idazleak lanaren duintasunaren eta kapital sortzaile eta sinbolikoaren garrantziaz hitz egingo duen, Juan José Millás idazleak bere ezohiko ikuspuntua mahaira ekarriko duen eta Uxue Alberdi poetak hizkuntzan eta sormenaren eta sukaldearen hizkuntza-marjinetan sakonduko duen.

Pantomima Full bikoteak ere parte hartuko du ekitaldian, eta Diálogos Txiki banketeari Niño de Elche abeslariak emango dio amaiera. Azken horrek flamenko-serieak (eta hain flamenkoa ez dena) partekatuko ditu janariaren eta jatearen inguruan, Raúl Cantizano gitarra-jole sevillarrarekin batera.
Diálogos de Cocina ekitaldiaren edizio “txikiaren” aurrez aurreko bertsioa gonbidapen bidez egingo da soilik, edukiera-kontuengatik, eta zuzenean ikusi ahalko da YouTube bidez. Gaurtik aurrera eman ahalko da izena online ediziorako, hemen: https://bit.ly/3C9DUSe

Gehiago ezagutu...