Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Desalgoritmo by Mugaritz

Desalgortimo by Mugaritz

2021/04/06

Aurrez ezarrita dagoen horretatik ihes egin eta zerbait lehen aldiz esperimentatzean zer sentitzen den jakiteko gonbidapena

Hasieratik, Mugaritzen bokazioa ezarritakoa haustea eta zeharbidean ibiltzea izan da. Asmo hori, bere proposamen gastronomikoan, bere liburu eta ikus-entzunezkoetan edo antolatzen dituen jardunaldietan (amaitu berri den Diálogos de Cocina kongresua esterako) islatzeaz gain, bere izateko eta egoteko era bat definitzen du, bai munduari baita bere buruari ere begira.

Gure logikak zalantzan jartzeko nahi horretan, Desalgoritmo by Mugaritz ekimena sortu du: aurrez ezarrita dagoen horretatik ihes egin eta zerbait lehen aldiz esperimentatzean zer sentitzen den jakiteko gonbidapena.

Bide horretan urratsak ematen hasteko, apirilaren 9tik 19ra bitartez Mugaritzek bere Instagram kontuaren eta www.desalgortimobymugaritz.com plataformaren bitartez, ezarritako logikak hausteko gonbidapenak partekatzen joango da.

Lehen ekimen honetan parte hartzen duten pertsona guztien artean, ausaz, bost zorioneko hautatuko dira, zeinak lagun batekin batera, irekiera ofiziala baino egun bat lehenago, apirilaren 30ean, denboraldiko entsegu orokorrean parte hartu ahalko duten, aurtengo proposamena probatzen lehenak izanik.