Ezagutu Mugaritz

Denda

Mugaritz Puntos de fuga (Versión castellano)

48,90 €

Saskira gehitu

Ahoa ez ezik burua ere ireki

Sukalde liburu bat baino gehiago, “Puntos de Fuga” kontaketa intimo eta ausart bat da, Mugaritzek sukaldari nola bizi duen azaltzen duena, kreatibitatea izanik mundu osoko mahaikideak inspiratzeko, harritzeko eta zirikatzeko osagairik onena. Andoni Luis Adurizentzat, janaria da mugak gainditzeko eta lurralde berriak ezagutzeko aitzakiarik onena, ideiak adierazpen jangarri bihurtuz. Lan honekin, Mugaritzen bigarren liburua 20 urte hauetan, paradigmak apurtu, gastronomiaren orainaldia kitzikatu eta batez ere, etorkizunari begira jarri nahi du, ilusio bera mugiezin mantenduz: bere publikoa soka ahul baten gainean ibiltzen ikustea, erortzeko beldurrik gabe, bukaera sinegaitz eta ezezagunez gozatuz.

BURUA JATEKO

  • Andoni Luis Adurizen eta Mugaritzen aitorpenak ahoa ez ezik burua ere irekitzeko
  • Gure garaiko eragin handienetako bat duen jatetxe baten hausnarketak orainaldiari eta etorkizunari buruz
  • Mugaritzen kreatibitatearen jostura desegiteko 30 kontzeptu
  • Ohiko ertzetatik haratago pentsatzeko 50 errezeta
  • Sukalde erronkei aurre egiteko ez-sukalde hiztegi bat
  • Argazkiak, ilustrazioak eta narrazio originalak Mugaritzen imaginarioan murgiltzeko
  • Denbora, luxua, plazerra, bizioa, zoria, eraldaketa, bizitza edota heriotza bezalako ideien aurrean gosetzeko oharrak

EZAUGARRIAK:

Tapa gogorra

21,6 x 27,5 zm.

294 orrialde

Gaztelaniazko eta inglesezko edizioa. Buy English version.

Testuak: Sasha Correa eta Raúl Nagore

Argazkilaritza: Per-Anders Jörgensen eta José Luis López de Zubiría

Ilustrazioak: Javier Vergara

Diseinua: Lotta Jörgensen