Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Ezagutu Mugaritz

Berriak

'Zuk ireki Mugaritzeko ateak' ekimenak hamar lagun gonbidatuko ditu kreazio berriak inork baino lehen ezagutzera

2016/03/31

Mugaritzekhamar lagunei bere proposamen gastronomiko berria ezagutzeko aukera emango die, irekiera baino egun bat lehenago, 'Zuk ireki Mugaritzeko ateak' ekimenaren bidez.

Andoni Luis Adurizeta bere taldekideek denboraldi honetarako prestatu dutenMugaritz esperientzia osoaz gozatuko dute bost zorionezko hauek eta bakoitzaren lagunak. Gainera, lehenengoak izango dira aurtengo proposamena ezagutzen, dastamena apirilaren 12an izango baita, Mugaritzek bere ateak ireki baino egun bat lehenago.

Parte hartzeko, ezinbestekoa da apirilaren 1eko 10.00etatik apirilaren 6ko 12.00tara Mugaritzen webgunean sartzea (www.mugaritz.com) eta 'Zuk ireki Mugaritzeko ateak' ekimenean izen ematea. Zozketa ondoren, Mugaritz bost zorionezkoekin jarriko da pertsonalki harremanetan apirilaren 7an. Gonbidapenaren barne, irabazle bakoitzaren eta bere lagunaren Mugaritz esperientzia osoaren dastamena dago. Bidai eta ostatu gastuak berriz, kanpo daude.

Aurreko edizioetan, 'Zuk ireki Mugaritzeko ateak' ekimenak munduko leku guztietatik jaso zituen eskaerak: Reunion Irlatik, Australiara, Oman, Hegoafrika, Pazko Uhartea, Mexiko edo Kanadatik jarraituz.

Lau hilabete oso igarotzen ditu Mugaritzek proposamen gastronomiko berriaren sorkuntzan. Hilabete hauetan zehar, Mugaritz berrikuntza gune batean bilakatzen da, 2016 denboraldian gozatuko diren ideia, kontzeptu, testura, plater eta eszenaratzeak han bertan sortuz. Lan horren emaitza emozio eta zentzumenen bidez esperientziak sortzea helburu duten plateretan bilakatutako istorio berriak dira.

Mugaritzen jarduera ez da sukaldera bakarrik mugatzen. Izan ere, bere asmo berritzaile eta sortzaile horrek gastronomiarekin printzipioz zerikusirik ez duten beste enpresa eta erakundeekin lan egitera bultzatu dio.