Mugaritz
ATEAREN BESTE ALDEA
Liburuak
Gure argitaletxea 2002an sortu genuen, gutizia gastronomikoak argitaratzeko helburuarekin eta, hala, paper zuriaren edertasunari gailentzearren. Liburu bereziak ematen ditugu argitara; jorratzen ditugun bizi abenturak islatzen dituztenak, hain justu.
Gure katalogoan eta bildumetan, gastronomiak hainbat forma hartzen ditu, gogokoen ditugun generoen barruan, betiere: narratiba, testu zoriontsua, ilustrazioa eta argazkia. Gainera, argitaratze erritmo arrazoizkoari esker, gure tituluen edizioa eta banaketa zaintzeko modua dugu, merezi duten arreta guztia eskainiz.
Urte askoan egindako lan gogorrari probetxua aterata, inon den gastronomia literaturarik onena zintzotasunez zabaldu nahi dugu.
Era berean, gure zigilutik at dauden proiektu editorialekin ere kolaboratzen dugu; beste ikuspegi bat eskaini ez ezik, formula berriak sortzen ditugu, sukaldaritza literaturatik haragoko leku eta pertsonengana iristearren. Horixe da, esate baterako, El Gourmet Extraterrestre liburuaren kasua (munduaren jiran egiten den bidaia baten bitartez beste kultura gastronomiko batzuen berri ematen duen obra), edota "Cocinar, comer, convivir"liburuarena, Andoni Luis Adurizek eta Daniel Innerarity filosofoak idatzitako saiakera. Azken horretan hainbat gairen inguruko gogoetak islatzen dituzte: janariaren esanahi antropologikoa, sukaldari ofizioa, edota globalizazioaren kontraesanak elikagaien alorrean.
2012ko apirilean, Phaidon Press argitaletxe ospetsuak gure lehenengo ingelerazko liburua argitaratu zuen: Mugaritz A Natural Science of Cooking. Liburu hau gaztelaniaz (RBA) eta nederlanderaz (Kosmos) ere argitaratu da.
Parteka ezazu gurekin liburuekiko grina, jakintsuago eta apur bat zoriontsuago egiten gaituena. Gure liburuetakoren bat eskatu nahi duzu? Sartu zaitez Dendan.
