Mugaritz
ATEAREN BESTE ALDEA
Ikerketa eta jakintza
Senifood
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak Ikerkuntza Teknikoko Estatu Partzuergo Estrategiko Programaren (CENIT-E) deialdian onartutako I+G lankidetza proiektuetako bat da Senifood
.
Proiektuaren xedea honako hau da: adineko pertsonentzat bereziki diseinatutako hainbat jaki definitzea, biztanleriaren sektore horretarako elikadura orekatua lortzea ahalbidetzeko.
Zientziaren ikuspuntutik, osagaiek hirugarren adinean ohikoenak izan ohi diren patologien gainean dituzten ekintza-mekanismoen ezagutzan aurrera egitea bilatzen da. Teknologiaren ikuspegitik aldiz, produktuen propietate funtzionalak ezaugarri fisiko-kimiko (testura eta jariotasuna) eta organikoekin (zaporea eta usaina) bat eratortzea da, berorien kontsumoa egokia, erraza eta atsegina izan dadin.
Naturexeko osagaien saila izango da proiektuaren aitzindari, zeina lau urtez garatuko baita (2009-2012), osagai eta elikagai produktuen ekoizleek eta hainbat I+G taldek osatutako enpresa partzuergo batean Biopolis
, Biobiótica, Ordesa Group
, Corporación Alimentaria Peñasanta (Capsa)
, Campofrío
, Matia Fundazioa
eta Mugaritz, beste batzuen artean. Proiektuko partaide dira, orobat, hainbat ikerketa eta teknologia zentro eta autonomia erkidegoetako nutrizio alorreko unibertsitate zentro nagusiak.
Informazio gehiago: info@mugaritz.com 

