Mugaritz, sormen gastronomikoa eta berrikuntza
PERTSONAK
Begoña Martínez
Bilbo, 1981eko abenduaren 28a.
Hanka bat AZTI-Teknalian eta bestea Mugaritzen duela bizi da, I+Gko morroien ideiak egi bihurtzea xede. Egunak ematen ditu laborategi barruan prototipoak eta sukalderako gailuak probatzen. "Proba, errorea" horixe du mantra.
Beti gozo, beti alai, Mugaritzera bere azken lanak erakustera datorrenean dantzan jartzen gaitu. Izan ere, etxean da bertan, baina, jakina, AZTI-Tecnalian kimikari eta biologoen artean egotea bultzada handia da Begorentzat, egunetik egunera ikasteko aukera ematen baitio.
Bizkaitar petoa izaki, maite du kalimotxoa; tira, inor ez da perfektua.
Argazkia: Per-Anders Jörgensen.

























