Mugaritz, sormen gastronomikoa eta berrikuntza
ATEAREN BESTE ALDEA / Kultura
Bicho, eres un bicho
Filipa Francisco eta Idoia Zabaletak beren gorputzak ikusleei nola eskaini aztertzen dute 'Bicho, eres un bicho' performance-banketean. Peggy Phelanek performance oro galkorra dela adierazi zuen eta ideia horren inguruko hausnarketan oinarrituta sortu zuten obra hau 2008. urtean. Zer eskaintzen die artistak ikusleei? Artistaren gorputzaren zein zati gelditzen da koreografiaren ondoren?
Mugaritzeko Andoni Luis Aduriz eta Javier Vergara, sukaldariek eta Ixiar Rozas idazleak elkarlanean aritu dira banketea prestatzeko. Horretarako, koreografoen gorputzak destilatu dituzte eta ikusleei zerbitzatuko dizkiete lanaz gozatzen duten bitartean. Ospatu dezagun Filiparen eta Idoiaren desagerpena!
Informazio gehiago: info@mugaritz.com









